Euskaraz bizitzeko diskurtsoak eta bizipenak

3,00€

Laburpena: Oraindik orain, euskaraz bizitzea hautu bat da, berez datorrenaren kontrako erabaki kontziente bat, eguneroko bizi praktiketan erne eta adi jokatzea eskatzen duena. Jendeok berez datorrenaren aurka aritzeko, erabaki horiei esanahia, zentzua eta balioa emango dien markoak behar ditugu; hau da, diskurtsoak. Diskurtso kontra-hegemonikoak. Horrenbestez, euskaltzaletasunak badu bere zoru diskurtsibo kontra-hegemonikoa. Joan den mendeko 50.ekoen amaieran zizelkatua da, ordea, eta, ondorioz, nekez egokitzen zaio egungo subjektibitate postmodernoari. Norberaren agentzian eta feminismoan egon daitezke diskurtsoa berritzeko zumeak.
Hitz gakoak: Euskaltzaletasuna; diskurtsoa; subjektibitatea; feminismoa

Egilea(k): 
Idurre Eskisabel Larrañaga
Aldizkaria: 
EUSKALTZALETASUNAREN AKTIBAZIOA (II)
Urtea: 
2018 (2)