BAT 117 - 2020 (4) - Tokiko komunikabideak hizkuntza biziberritzeko eragile: Ipar Euskal Herriko eta Yukatan penintsulako hiru kasu-azterketa apreziatibo

3,00€

Laburpena. Hainbat ekimen daude abian mundu mailan jazotzen ari den hizkuntza galera azkar eta etengabea iraultzeko. Esaterako, hizkuntza gutxituak biziberritzeko ohiko tresnak dira tokian tokiko hedabideak; alde batetik, hizkuntza erabiltzeko aukera ematen baitute, eta bestetik, hizkuntza gutxituek ez duten prestigioa lortzen lagundu dezaketelako. Lan honetan Mexikoko Yukatan penintsulako eta Ipar Euskal Herriko hiru hedabide aztertu ditugu, yukatango maiera eta euskara sustatzeko sortu zirenak hurrenez hurren. Lanaren helburua hedabide horiek hizkuntza biziberritzeari egindako ekarpenak ezagutzea eta partekatzen dituzten ezaugarriak identifikatzea zen, eta horretarako, egitasmo horietako sortzaile eta esatariak elkarrizketatu ziren. Jasotako erantzunekin hizkuntza biziberritzeko hainbat ekimen- ildo eta joera interesgarri topatu dira, hizkuntza gutxituetako eragile eta kideentzako baliagarriak izan daitezkeenak.
Hitz gakoak: hizkuntza gutxituak; hizkuntza biziberritzea; tokiko komunikabideak; kasu azterketa; euskara; Yukatango maiera

Egilea(k): 
Ainhoa Moron Lasa, Beñat Garaio Mendizabal
Aldizkaria: 
TXILLARDEGI-HAUSNARTU SARIAK (2020)
Urtea: 
2020