BAT 117 - 2020 (4) - Gasteizko Udalaren erabilera plana. Interes-taldeekiko elkarrizketa

3,00€

Laburpena. Ikerketa honetan esploratu egin da hizkuntza plangintzan eta euskararen erabilera plan estrategikoen diseinuan Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren eta management-aren zenbait metodologia aplikatuen bideragarritasuna. Asmo horrekin, Gasteizko Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana bektore gisa erabili da. Planaren gainean bidezko interesa duten taldeekiko elkarrizketa dialektiko-kritikoa proposatu da (stakeholder engagement), adostasunak, itunak eta estrategia lerrokatua lortze aldera. Gainera, ikerketak xede du, komunikazioan, lankidetzan, herritarren hautematean eta euskararen zeharkakotasunean oinarritutako interes-taldeen auditoretzaren (stakeholder audit) lehen pauso errealak ematea.
Hitz gakoak: interes-taldeekiko elkarrizketa, stakeholder audit, erabilera plana, Gasteizko Udala, normalizazioa, gizarte erantzukizun korporatiboa.

Egilea(k): 
Sergi Angulo Katediano
Aldizkaria: 
TXILLARDEGI-HAUSNARTU SARIAK (2020)
Urtea: 
2020