Zenbakia

Euskara Batuak 30 urte

PDF formatuan eskaintzen da.

HITZAURRE GISA 27 ZKIA

Jose Luis Alvarez Enparantza (Txillardegi)


Ahoskera eta arauak. Arauak eta ahoskera

Lourdes Oñederra
"Everyone knows that language is variable" (Edonork daki hizkuntza aldakorra dela). Hizkuntza aldatu egiten da. Hori edonork daki. Horrela hasten da behintzat Edward Sapirrek, izan den hizkuntzalaririk onenetako batek, 1921ean argitaratu zuen "Language" liburuaren kapitulu politenetako bat. Hizkuntza aldatu egiten da. Berez eta ezinbestean, hizkuntza aldatu egiten da. Aldatzen ez den hizkuntza ez dago bizirik, mogitzen ez den umea edo irekitzen ez den lorea bezala. Hizkuntzaren, giza-lengoaiaren izaeraren ezaugarri da aldakor­tasuna, naturaz, izaeraz dagokion osagai funtsezkoa.


30 urte euskara batuaren hastapenetatik. Mahai ingurua: Miren Azkarate, Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi”, Andu Lertxundi, Iñaki Gaminde. Moderatzailea. Patxi Petrirena

EKB (Euskal Kulturaren Batzarrea)
Hizlariak: Miren Azkarate, Jose Luis Alvarez Enparantza «Txillardegi», Andu Lertxundi, Iñaki Gaminde. Moderatzailea: Patxi Petrirena. Patxi Petrirena: Hasteko, 30 urte hauetako ibilbidearen balorazio labur-labur bat egitea eskatuko nizueke.   Txillardegi: Diferentzia bat egingo nuke nik hor, batetik zer izan diren 30 urte hauek euskararentzat, zein eboluzio izan duen, eta bestetik Euskara Batuarentzat. Euskara Batuaren aportazioa garrantzitsua izan da euskararentzat, baina korpus batura mugatuko gara.   Andu Lertxundi: Euskara Batu eta euskararen arteko balorazio orokorra antzerakoa izanen da, behar bada, baina dexenteko aldeak egongo dira hor.


Diglosia

Charles A. Ferguson
Hizkuntz komunitate askotan hizkuntza beraren bi aldaki edo gehiago erabiltzen dituzte mintzatzaile batzuek egoera ezberdinetan. Adibide ezagunena, beharbada, hizkuntza estandarra eta eskualde jakin bateko dialektoa ditugu, italieran edo persieran erabiltzen diren bezala; horietan, izan ere, mintzatzaile askok beren tokiko dialektoa erabiltzen dute etxean edo lagun artean, baina hizkuntza estandarra beste dialekto batzuetako mintzatzaileekin komunikatzeko edo jendaurrean aritzeko. Halere, oso adibide ezberdinak aurki ditzakegu hizkuntz komunitate berak hizkuntzaren bi aldaki ezberdin erabiltzen dituen kasuetan. Bagdaden, esate baterako, arabiar kristauek "kristau arabiera" dialektoa erabiltzen dute beren artean hitz egiteko, baina Bagdadeko arabiera dialekto orokorra, "musulmanen arabiera", talde nahastu batean aurkitzen direnean. Azken urteetan interes handiz ekin zaio berriro hizkuntza estandarizatuen garapena eta ezaugarriak ikertzeari (ikus bereziki Kloss, 1952; estandarizazioaz oro har hark dakarren hitzaurre bikaina), eta interes horrexen ildotik nahi du ikerlan honek ongi aztertu estandarizazio mota jakin bat: komunitate baten barrena hizkuntza baten bi aldaki, bata bestearen aldamenean eta zein bere rolarekin, bizi diren kasua, alegia. "Diglosia" hitza sartu behar dugu hemen, frantsesezko diglossie eredu harturik, hura erabili izan baita egoera horietan, ingelesak ez du eta –oraingoz– fenomeno horrentzako hitz aproposagorik; Europako beste hizkuntza batzuek mota horretako "elebitasuna" adierazteko erabiltzen dute hitz hori normalean. ("Hizkuntza", "dialektoa" eta "aldakia" hitzak definizio zehatzik gabe darabiltzagu hemen. Espero dezagun horiek ezarritako erabileraren araberakoak gertatzea beti, lan honetan zalantzazko pasarterik izan ez dadin. "Gainezarritako aldakia" kontzeptua ere definiziorik gabe darabilgu hemen; esan nahi du aldaki hori ez dela mintzatzaileen lehenengo aldaki jatorrizkoa, baizik eta hartaz gain ikasitako bat. Azkenik, idazki honetan ez gara saiatu antzeko beste egoera bat aztertzen: bi hizkuntza ezberdin (elkarren ahaide edo ez) bata bestearen aldamenean bizi direna, zein bere rol zehatzarekin.


Gazte Donostiarren hizkuntzarekiko harremanak

Nekane Jausoro, Iñaki Martinez de Luna, Andrés Dávila
1. HELBURUAK, METODOLOGIA ETA DISEINU TEKNIKOA Ikerketa honetako helburu orokorra Donostiako gazteek euskararekiko dituzten jarrerak, irudiak eta motibazioak aztertzea da; hots, bilatuko dira zeintzuk diren gazte hauen praktika diskurtsiboak. Helburu zabal honen barruan beste hainbat helburu zehatzagoak bereiztuko ditugu, besteak beste ondorengo hauek: gazte hauen euskararen irudia, euskararekiko jarrerak eta motibazioak, gaztelania eta euskararen arteko harremanak, euskararen erabilera eta gizarte egoerak, eta bi hizkuntzek dituzten gizarte funtzioak. Ikerketa honetan informazioa biltzeko erabili den metodologia koali­tati­boa da, diskurtsoen munduan, hots, espazio sinbolikoan sakontzeko egokiena delako. Metodologia honetan dauden tekniketatik eztabaida taldea aukera­tu dugu nagusiki.


Los prejuicios lingüísticos (Jesús Tusón). Liburua

Joxe Manuel Odriozola
Liburu honen jatorrizko argitalpena katalanez idatzi zuen Jesús Tusón-ek (Mal de llengües. A l'entorn dels prejudicis lingüístics, 1996). Katalanez idatzitakoa hamasei aldiz berrargitaratu da, eta galizieraz egindako itzulpena (Mal de linguas) lau bider. Ez dago esan beharrik, beraz, arrakasta itzela izan duela orain arteko argitaraldietan. Aldez edo moldez liburu honek badu nolabaiteko zerikusirik Joan Mari Torrealdairen El Libro Negro del Euskera-rekin. Azken buruan biak auzi bertsuen inguruan ari baitira: hizkuntzari buruz han-hemenka eta historian zehar esandako aurreiritzien bilduma baitira bata eta bestea. Hala ere, Tusónen eskutik datorren honek aurreiritziok ez ditu dauden daudenean bakarrik agertzen, baizik eta hizkuntza-ideologien eta irizpenen galbahean pasa ondoren, bere iritzi pertsonala eransten die egindako iruzkinei.