Zenbakia

Eslovenia

PDF formatuan eskaintzen da.

HITZAURRE GISA 39. ZKIA.

Imanol Esnaola
BAT aldizkariak bere buruari jarritako erronken artean guretzat argigarri edo aberasgarri diren beste herrietako esperientziak jasotzea dago. Zenbaki honen dosierrak Esloveniari oratu dio. Izan ere, aurreko zenbakietan Irlanda, Beljika, Suomi... jorratu ondoren horren ezagunak ez izan arren guretzat arras interesgarriak diren kasuak badira Europan. Horien artean dago Eslovenia. Biztanle kopuruaren ikuspegitik Euskal Herriaren oso antzekoa izateaz gain, geu bezala potentzia indartsuagoen eraginpean bizi da eta kultura indartsuagoekiko asimetria egoeran bizitzea zer den badakite. Herri txikia baina sendoa dugu Eslovenia. Badugu, beraz, euskaldunok zer ikasi Esloveniatik.


Esloveniako egitura etnikoa eta gutxiengoen babesa

Jernej Zupancic, Xabier Iriondo
SARRERA: HURBILPEN HISTORIKO-GEOGRAFIKOA Aniztasun kulturala eta historian jasandako gora-beheren ondorioz, Eslovenia Europako “Lorategi Kulturala�» deitu izan da maiz. 20.000 km2 besterik ez dituen lurralde hau, Europako lau eskualde zabalen bidegurutzean dago kokaturik: Eremu Alpinoa, Pannoniar lurraldeak, gune Dinarikoa eta Mediterranioko kostaldea. Bestalde, lau nazio, kultur eta hizkuntzen topagunea ere bada: italiarrak mendebaldean, austriarrak iparraldean, fino-ugriar hungariarrak ekialdean eta eslaviar-kroaziarrak hegoaldean. Eslovenia garraioen ikuspuntutik oso gune aproposa da, izan ere, europako hiru errepide nagusik zeharkatzen dute: Bartzelonatik Kievera doana, Munichetik Estambulera doana eta Pragatik Ipar-Adriatikorakoa doana.


Hizkuntza politika Eslovenia independientean

Imanol Esnaola
  Artikulu hau gai beraren inguruan James W. Tollefson jaunak argitaraturiko “Language policy in independent Slovenia�» ( International Journal of Sociology of Language, 124 (1997), 29-40. or) artikuluaren laburbilduma da. 1991ko ekainaren 25ean Sloveniako legebiltzarrak Esloveniaren independentzia aldarrikatu zuen. Erabaki hau hartu eta bi egunen buruan Serbiarrek zuzenduriko Jugoslaviako armada Esloveniako muga erasotzen hasi zen. Hamar egun iraun zituen gatazkak, eta Jugoslaviako armadak atzera egin zuenean amaitu zen.


Eslovenieraren kodifikazioaren historia sozialari hurbilpena

Imanol Esnaola
Artikulu hau gai beraren inguruan Jordi Bañeres (Institut de Sociolingüística Catalana) jaunak argitaraturiko “Aproximació a la historia social de la codificació de l´eslovè�» (Revista de Llengua i Dret, 10(1987), 187-199 or.) artikuluaren laburbilduma da. Kodifikazioaren teoria soziologikoa egiteko aipamen laburra Hizkuntza baten kodifikazioa eta honen oinarrian dagoen araudia zehazteak oinarri ideologikoak izaten ditu. Hizkuntza baten kodifikazioa egiteko proposamenak eraikitzeak, ahalegin horien arteko lehia eragiten du. Nagusitzen den araudiaren arrakasta harreman sozial multzo zabal batek arautzen du. Alderdi filologikoak alde batera utzita, hemen ez baitagokigu hori argitzea, hizkuntza baten kodifikazioan nagusitzen den eredua zehazterakoan honako eragile hauek har ditzakegu aintzat:


Euskararen historia soziala. Gogoeta

Erlantz Urtasun
"Euskararen historia soziala. Hausnarketa". Honelako zerbait da Imanol Esnaolak eskatu didana "BAT" izeneko aldizkari honetan argitaratzeko. Nik, erran beharrik ez dago, euskaraz guti dakit, iruinsemeoi aspaldi desagertarazi baitziguten nafarron ama hizkuntza. Izan ere, hor dira Pablo Fermin Irigarai Goizuetaren hitzak, "Larreko"renak. Bere irudiz, 1936ko uztailaren 18an euskara hil zen Iruñean, hau da, euskal kontzientzia zuten eta elebidunak ziren lagunek errepresio bortitzaren ondorioz mintzatzeari utzi zioten. Hitz batez, egungook ez dugu bertako karriketan ikasi, euskaltegietan baizik. Pobreok, jakina.


Hizkuntza eskubideen behatokia

Larraitz Mendizabal
Hizkuntz Eskubideen Behatokia ekainaren 26an aurkeztu zen publikoki Iruñean. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren ekimenez sortu da Behatokia, hainbat erakunde eta eragileren onespena eta babesa jaso dituelarik hasiera-hasieratik. Hizkuntz Eskubideen Behatokia, hizkuntz eskubideen egoerari eta kasu askotan gertatzen diren eskubide urraketei buruzko kezkak bultzatuta sortu da. Izan ere, azken aldian euskaldunon eskubideak jasaten ari diren erasoen aurrean Kontseiluak hizkuntz eskubideak bermatzeko lan egitea garrantzi handikotzat du. Behatokiaren eginkizuna arlo publiko eta pribatuan hizkuntz eskubideak errespetarazteko ekimenak garatzea izango da.


Hizkuntzaren indarra identitate nazionalean. Mendebaldeko Europaren esperientzia

Josep R. Llobera
Nazionalitate batean ba ote gurasoen hizkuntza baino gauza maiteagorik? Hizkuntzaren baitan sartzen da bere pentsamendu eremu guztia, tradizioa, historia, erlijioa eta bizitzaren funtsa, bihotz eta arima osoa. Herri bati bere hizkuntza ukatzea, betirako duen ondasun bakarra ukatzea da (...) Hizkuntzarekin batera sortzen da herriaren bihotza. Herder, J. (1772) Ãœber den Ursprung der Sprache Sarrera Antropologia sozialak eta zientzia sozialek aurrerapen teorikorik ez egiteko arrazoietako bat eztabaida bizantinoetan korapilatu ohi direla da; gainera, eztabaida horietan norberaren interesak izaten dira joko-arau nagusia. Hori bereziki nabarmena da nazionalismoari buruzko azterketetan. Gure diziplinak giro istilutsu eta antzu horietan murgilduta baldin badaude, orduan garrantzitsua da horrelako egoera zergatik sortzen den galdetzea. Hainbat arrazoi behin eta berriro agertzen dira, eta beraz, aurreikusteko modukoak ditugu.


Beljika burujabearen hizkuntza politika

Xavier Vila i Moreno
1.- Belgikako Estatuaren lehen etapa: askatasunaren eta hizkuntza gutxituen artean 1.1.- “Hizkuntza askatasuna�»ren ezarpena [...] inoiz ez du herrialde batek iraultzarik egin Belgika Holandatik banandu zuen sentimendua bezain gutxi zabaldutako sentimendu batengatik. Frances Trollope, idazle britainiarra, 1833. (McRae-ren aipamena 1986: 21) Independentzia lortutakoan, Belgika monarkia konstituzional unitarista bihurtu zen. Udal eta probintziatan antolatu zen eta gobernua Bruselan zentralizatuta zegoen; hain zuzen, sezesioan benetako buru izan zen sektorearen, hau da, burgesia frankofonoaren neurrira egindako eredua. Estatu berriak boto eskubidea zuten 46.000 hautesleko errolda finkatu zuen, nahiz eta hiritarrak 4 milioi inguru ziren. 1830eko azaroan emandako dekretu batek estatuko hizkuntza frantsesa zela ezarri zuen, nahiz eta bertan aurreikusi beharrezkoa zenean dokumentuak flandeseraren eta alemaneraren4 dialektoetara itzuliko zirela. Zertxobait geroago, 1831ko konstituzioak –garai bereko Holandako eta Frantziako konstituzioetan oinarriturikoak– hizkuntzari buruzko artikulu bakarra jaso zuen (23. art.):


Joxe Manuel Odriozolarekin elkarrizketa

Imanol Esnaola
Helduen Euskalduntze Alfabetatzean irakasle “Orain sortzen ari den euskal kultura modernoaren esparrua mundu murritza da guztiz, eta ez dauka inolako loturarik euskaldungoaren oinarri sozialarekin�» Hizkuntza normalkuntza eta berreskurapenari geroz eta sarriago agertzen da loturik kulturaren atala. Kultura, hizkuntza, hezkuntza, hedabideak, kulturartekotasuna... Saltsa-maltsa berean aipatzen dira egun. Gai horri buruz kezkaturik eta ekarpen mamitsuak egiten ari direnen artean Joxe Manuel Odriozola dugu. Beregana jo dugu oraingoan hizkuntza eta kulturaren artekoak gurean egun zertan diren aztertzeko.


Aitana Guía i Concarekin elkarrizketa

Imanol Esnaola
Historialari valentziarra “Hizkuntza nazio identifikaziorako osagai oso garrantzitsua da eta, hori dela eta, hizkuntza zatiketak hiztunen nazio identifikazioa higatzea du helburu.�» Kataluniara sarritan begiratzen dugu, zer ikasiko irrikan. Gutxitan erreparatzen diogu, ordea, Katalan Herrietako errealitateari. Izan ere, Printzerrian egindako lanaren gazi-gozoak ezagutzea jakingarri baldin bazaigu ere, gainerako Herri Katalanetan ere badugu zer ikasia. Gaurkoan Valentziako errealitatera hurbildu nahi izan dugu. Bertan hizkuntza batasunaren eztabaida bizi-bizi dago azken urteotan eta gatazka politikoaren muinean jarri dute Euskal Herrian euskararen normalkuntza eta berreskurapena eragozten ari diren horiek. Han zer gertatzen ari den ezagutzeko Aitana Guiá i Conca historialari eta abokatuarengana egin dugu. Azken urteotan sakon aztertu du gaia eta gai hau ikertzen egindako lanagatik saritu ere egin dute.