-
2000
Euskal Soziolinguistika Institutua Sortzen simposiuma
SEI elkartea martxan jarri zen; BAT aldizkariaren eta Euskal Herriko Hizkuntzen Erabileraren Kale-Newurketaren ardura bere gain hartu zuen.
-
2004
Eraketa Batzarra
Soziolinguistika Klusterra sorrera formala.
-
2004
Arrue hitzarmena eta lankidetza
Ikasleen eskola-giroko hizkuntza-erabilera ikertzeko proiektu anbiziotsua garatzeko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin lan ildoa sendotu zen.
-
2006
Eralan proiektua
Lan munduko euskara planetan esku hartzeko metodologia aurreratuak garatu eta bazkideek testuinguru errealetan aplikatzeko proiektua martxan jarri zen.
-
2010
Lehen hitzarmenak
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin proiektu-multzoen finantzazio egonkorrerako akordioak sinatu ziren.
-
2011
Kudeaketa sistemaren oinarriak
Soziolinguistika Klusterraren egituraketa eta kudeaketan zenbait aldaketa eman ziren, eta gaur egun indarrean dirauen ereduaren oinarriak finkatu ziren. Zuzendaria izendatu zen.
-
2014
Ahozkotasunaren ikerlerroa
Mintzola ahozko lantegiko bi lankide Soziolinguistika Klusterraren lankidera batu ziren eta ikerguneak ahozko komunikazioaren lan-ildoa barne-hartu zuen.
-
2015
Erakunde publikoekiko gertutasuna
Elkarlan eraikitzaile eta sendorako harremanak estutu ziren Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, udal ugari eta NPLD sarea zein bere bazkideekin.
-
2016
NPLDko kide aktibo bihurtu
Europako Hizkuntza Aniztasunaren Sustapenerako Sarearen bileretan parte hartzea hasi zen.
-
2017
Komunikazio plana eta arduraduna
Plan sendoa eta anbiziotsua sortu zen; besteak beste ikergunearen erreferentzialtasuna jorratzeko urrats garrantzitsuak ematea eta egitekoak berrantolatzea eragin zutenak; tartean, komunikazio arduraduna izendatu zen.
-
2021
Funtzio propioaren indartzea
Administrazioko, eremu pribatuko, sozialeko eta akademikoko eragileekiko harremana eta erantzukizuna ardatz, ikerketatik begirada propositibo batera egin jauzia egin zuen Klusterrak.
BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN

