BAT 117 - 2020 (4) - Euskarazko kazetaritzako ahozko elkartrukeak aztergai: baldintza komunikatiboen eragina solasaren antolamenduan
Laburpena. Lan honetan, euskarazko hedabideetako hainbat saiotan solasa bideratzeko era ezberdinak dauden ikusi nahi da, komunikazio ekintzan, elkarrekintzan, diskurtsoa ko-eraikitzearekin lotuta. Zehazki, euskarazko kazetaritzako berbazko elkartruke jakinen azterketa egingo da honako helburuarekin: komunikazio egoera zehatzetan agintzen duten baldintza komunikatiboen parametroen aldagarritasunak solasaren antolamenduan duen eragina aztertzea. Corpusa eratzeko euskarazko kazetaritzako hiru saio aukeratu dira; bi telebista saio: Azpimarra eta Herri People; eta irratsaio bat, zehazki Gaztea irratiko Dida saioa.
Hitz gakoak: Hedabideak - Baldintza komunikatiboak - Hitz-hartzeak - Solasaren antolamendua – Normalizazioa.