Tokian tokiko hizkuntza-aktibaziorako prozesua eta gakoak ulertzeko ikerketaren eta materialaren aurkezpena

mai
27

2015etik Soziolinguistika Klusterrak gidatutako lantalde bat euskararen erabilera sustatzeko tokian tokiko aktibazio-prozesuen ezaugarriak ikertzen aritu da. Egitasmoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritzaren babesa izan du.

2019 urteko txostena ikusgai

Api
22

Urtero argitaratzen du Soziolinguistika Klusterrak bere jarduerak bildu eta laburtzen dituen txostena. 2019ko argitalpena ikusgai dago eta egun hauetan ematen ari zaio zabalpena.

Soziolinguistika Klusterraren lehendakariak balantzea egin du bertan, erakundearen osaera bera jasotzen da, proiektuz proiektu egindako lanaren zenbait zertzelada bildu dira eta, azkenik, Euskal Herrian zein nazioartean izandako zabalpen ekimenen eta elkarlan egitasmoen errepasoa dago.

 

Komunikazio publikoaren gaineko hainbat hitzaldi ikusgai

Api
1

Jendaurrean Erabili komunikazio publikoa eta hizkuntza-praktikak elkarrekin lantzen dituzten denetariko erakundeen praktika-komunitatea da. Intranet bidez mantentzen dute erakundeok barne-komunikazio iraunkorra eta urtean 5 saio presentzialetan elkartzen dira, Euskal Herriko herri eta hiri desberdinetan. Saio horietan, beste hainbat ariketa eta eztabaidaren artean, formazio-hitzaldiak jaso ohi ditu praktika komunitateak. Hitzaldiak grabatu egiten dira ega barne-erabilerarako epe baten ostean, publikoki ikusgai jartzen dira. Orain,2019an izandako hainbat hitzaldi jarri dira ikusgai.

Osasun larrialdiko egoeragatik neurriak

Mar
13

Soziolinguistika Klusterrak neurriak hartu ditu COVID19 birusaren zabalpena eteteko Osasun Larrialdiko Egoerari erantzunez. Batetik, martxoaren 30a arte aurreikusitako aurrez aurreko jarduera oro etengo da. Bestetik, bulego teknikoko kideek telelanaren bidez jardungo dute denbora tarte horretan. Egoeraren bilakaeraren arabera neurri hauen iraupena eta egokitzapenaren inguruko erabaki gehiago hartuko dira hurrengo egunetan.

HIGA2020!: Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen III. Topaketa aurkeztu dute

Ots
20

HIGA 2020, Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Hirugarren Topaketa, Gasteizen egingo dute irailaren 6tik 9ra. Gaur goizean prentsaurrekoa egin dute, Oihanederren Euskararen Etxean, ekimena aurkezteko, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunaren bezpera dela aprobetxatuz. Mundu osoko hiztun gazteak Gasteizen batuko dira, elkarren berri izan eta etorkizunera begira biziberritzeko egitasmoak elkarlanean antolatzeko. 2011n eta 2018an ere topaketa egin da hirian.

Orriak