Aurkezpena

Misioa

Soziolinguistika Klusterraren xedea da ezagutza soziolinguistikoa sortzea eta kudeatzea euskara biziberritzeko prozesuaren beharrei erantzuteko.

Hori lortzeko lanean diharduten eragileen soziolinguistika alorreko gaitasunak baliatu eta areagotzea du helburu.

Horretarako, proiektuak garatzen ditu elkarlanean, ezagutza teorikoaren eta arlo aplikatuaren arteko zubiak eraikiz.

Bisioa

Soziolinguistika Klusterrak euskara biziberritzeko erreferentziazko ikergune izan nahi du, euskararen berreskurapen eta normalizazio prozesuan eragile papera hartuz eta berrikuntza bultzatuz.

Balioak

Zientifikotasuna: metodo zientifikoan oinarrituta zorroztasunez dihardu eta horrek eragileekiko autonomiaz jokatzeko zilegitasuna ematen dio.

Elkarlana: osagarritasunean eta lankidetzan oinarritzen da sinergiak garatu eta proiektu eta ekimenen balio erantsia areagotzeko. Horregatik, elkarlanean egiteko proiektuak lehenesten ditu berrikuntza irekiaren markoan.

Gizartearekiko ardura: euskara biziberritzeko erronkan aurrera egitea da bere izateko arrazoia eta egindako proiektuen emaitzak gizarte-mailan zabalduko ditu gardentasunez. Gainera, arduraz jokatuko du bestelako gaietan ere gizarte berdinzaleago baten alde, besteak beste, genero berdintasunean, iraunkortasunean eta diskriminazioen aurka.

Lurraldetasuna: euskararen lurralde guztietan jarduteko bokazioa du.

Urteko Txostena 2022