Aliantzak

Network to Promote Linguistic Diversity (NPLD)

Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sarea (NPLD) Europa mailako hizkuntza-politikaren eta hizkuntza konstituzionalen, eskualdekoen eta estatu txikien plangintzaren arloan lan egiten duen Europako sarea da. NPLDk bazkide gisa barne hartzen ditu gobernu nazionalak, eskualdekoak, unibertsitateak eta elkarteak. Helburu nagusia da Europa mailan sentsibilizatzea hizkuntza-aniztasunaren garrantziaz eta Europa osoko gobernu, politikari, profesional, ikertzaile eta adituen arteko praktika onen trukea erraztea. Soziolinguistika Klusterra kide elkartua da (associated member).

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea

Sarean lan egiten duen zientzia- eta teknologia-eragileek, ikerketa espezializatua, bikaina eta merkatura bideratua garatzen dutenek eta Euskadin aberastasuna eta ongizatea sortzen laguntzen dutenek osatzen dute ZTBES. Eragileek eskaintza zientifiko-teknologiko integrala egin dezaten lortzea da azken helburua, merkatuko eraginkortasun gabeziei aurre egiteko eta administrazioak berrikuntza hornitu, arautu edo, neurri batean gutxienez, finantzatzeko. Soziolinguistika Klusterra Eskaintza eta Eskari arteko Bitartekaritza Eragile gisa da sareko kide.

Garabide

Garabide Elkartea lankidetzaren alorrean eta euskararen esperientziatik abiatuta munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen dituen Gobernuz Kanpoko Erakundea da. Garapenerako euskal lankidetzaren ardatz potentzialetako bat izanik, orain arte mamitu ez den kooperazio ildo bati oinarria eskaintzea da Garabideren egitekoa. Soziolinguistika Klusterrak Garabideren Kontseilu Nagusian parte hartzen du.

Menua