EUSKAL HERRIKO BILAKAERA DEMOGRAFIKOAREN DESKRIBAPEN OROKORRA


Julen Landa Etxeberria


2022/06/22



























Biztanleriaren bilakaera (I)



Euskal Herriak %10,0ko biztanleria hazkundea izan du azken bi hamarkadetan:

- 2000-2012 epealdiko biztanleria gorakada konstantea, lehenik.

- 2012-2016 epealdiko biztanleria egonkortzea, jarraian.

- Azken lau urteetako biztanleria hazkunde berria, azkenik.





Krisi ekonomikoaren eragina nabaritu aurreko urteetan (2000-2012) landa eremuan antzeman zen biztanleria hazkunde handiena (%14,5).





Azken urteetan, ordea, metropolizazio prozesu argia bizi du Euskal Herriak: 2016-2020 epealdian hiriguneek eta bitarteko hiriguneek izan dute hazkunde handiena.





Euskal Herriak gaur egun 3.196.594 biztanle ditu, eta horietatik %82,6a hirigunean eta bitarteko hiriguneetan bizi da.















Biztanleriaren bilakaera (II)




Biztanleria hazkundearen bilakaera (%)

Euskal Herria, 2000-2020

Iturria: INE eta INSEE












Biztanleriaren bilakaera (III)



Biztanleria hazkunde positiboa ez da homogeneoa izan Euskal Herriko lurralde guztian zehar.





Hiriguneak eta horien inguruko udalerriak biltzen dituzten eskualdeek %30tik gorako biztanleria hazkunde tasak izan dituzte hazken bi hamarkadetan: Arabako Lautada, Bilbo Handia, Plentzia-Mungia, Euskal Kostaldea-Aturri, Iruñerria…





Landa eremuko udalerrietako biztanleriak ere, oro har, gora egin du nahiz eta bertan aurkitzen diren dira biztanleria galera handiena izan dituzten eskualdeak: Enkartazioak, Xiberoa, Nafarroako Pirinioak, Zangozaldea, Ega, Larraun-Leitzaran…



























Biztanleriaren bilakaera (IV)




Biztanleria hazkundea (%)

Euskal Herria, 2000-2020

Iturria: INE eta INSEE












Adin egitura (I)



Eremu desberdinetako biztanleria piramideek biztanleriaren adin egituraren zahartze orokortu bat erakusten dute:

- Duela hogei urte 20-44 urte bitarteko belaunaldia nagusitzen zen.

- Gaur egun belaunaldi bera nagusitzen da baina 40-64 urteko adin tartean.





65 urtetik gorako biztanleria tasak ere gorakada konstantea izan du: 2000 urtean %17,7a izatetik 2020urtean %22,1 izatera igaro da. Joera berdina izan dute hiriguneek, bitarteko hiriguneek zein arnasguneek.





Landa eremuak, ordea, berezitasun bat du: 2000-2012ko biztanleria hazkundearekin batera bere zahartze tasak behera egin du. Azken urteetako joera gainerako eremuen berdina da.





Biztanleriaren biziberritze datuak positiboak izan dira 2000-2013 epealdian. Hortik aurrera egoera orekatu eta beherako joera hartu du.















Adin egitura (II)


Euskal Herria

Biztanleria piramidearen bilakaera (%)

Euskal Herria, 2000-2020

Iturria: INE eta INSEE












Hirigunea

Biztanleria piramidearen bilakaera (%)

Euskal Herriko hirigunea, 2000-2020

Iturria: INE eta INSEE












Bitarteko hirigunea

Biztanleria piramidearen bilakaera (%)

Euskal Herriko bitarteko hirigunea, 2000-2020

Iturria: INE eta INSEE