Este apartado solo está disponible en euskera Ver

Bat Soziolinguistika Aldizkariko historiako artikulu guztiak interneten eskuragarri

 

BAT Soziolinguistika Aldizkariak bere historia osoko artikulu guztiak jarri ditu sarean eskuragarri. Bertan kontsulta eta inprima daitezke 1000 artikulu inguru, 1990urtean abian jarri zenetik 2013ra arte argitaratutakoak.

Egileen artean, hasierako 11 urteetan (1990-2001) aldizkariaren zuzendari izan zen Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiren artikuluak aurki daitezke, horietako asko orain arte sarean ez zeudenak. Kontuan hartzekoak dira, besteak beste, urte horietan aldizkaria osatzen zuten gai monografikoei Txillardegik egindako hitzaurreak.

Zalantzarik gabe, azken 25 urteetako soziolinguistikaren ezagutzaren eta euskararen normaliazioaren berri zuzena izateko modu interesgarria izango da edozein irakurlerentzat.

Bi modutara kontsulta daitezke aldizkariaren edukiak:

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN