Este apartado solo está disponible en euskera Ver

Hemen da Hitzargien hitzordua

TOPAKETAk Europa osoko 17 hizkuntzen biziberritze-prozesuan dabiltzan eragileak bilduko ditu bi egunez, ekainaren 23an eta 24an EGITARAUAn ikus daitekeen bezala. Jardunbide zehatzak, eta haiei lotutako esperientziak, gainerakoekin partekatzeko, guztiek guztiengandik ikasteko parada izateko helburua.

Hitzargiak – Elkar argitzen duten hizkuntzak proiektuaren ibilbidean geldiune bat izango da Topaketa. Osasun- eta arrisku-egoera desberdinetan dauden hizkuntzen ordezkariek elkarrengandik ikasteko aukera izango dute Esperientzien TRUKEGUNEA deritzon espazioan, besteak beste.

Hizkuntzen eragin-esparru guztietako jardunbideak bildu dira Hitzargiak egitasmoan, hala nola erabilerari, kulturari, sentsibilizazioari, teknologiei, komunikabideei, haurren zein helduen irakaskuntzari eta lan-arloari lotutakoak. Ehundik gora jardunbide jaso dira, 13 herrialdetakoak eta 25 hizkuntzatakoak.

Izen-ematea zabalik dago helbide honetan:
hitzargiak.eu/pages/topaketa_izen_ematea

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN