Este apartado solo está disponible en euskera Ver

TRIBUAREN BERBAK TELEBISTA SAIOAK ESKOLARA ERAMATEKO MATERIAL DIDAKTIKOA AURKEZTU DA

Tribuaren Berbak telebista saioa oinarri dela sortu dira, Soziolinguistika Klusterraren aholkularitzarekin, ‘Hizkuntzen mundua eta euskara deskubrituz‘ sekuentzia didaktikoak Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren ekimenez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gazteentzako, soziolinguistikaren arloa sakontzen da EIMA 2.0 gunean kokatu den materialean.

 

Edukietatik harago, Heziberri 2020 Planak proposatzen dituen oinarrizko konpetentzien ikuspegitik egin da lan. Eginez ikasi. Soziolinguistika gaitasuna ez ezik, komunikazio nahiz kooperaziorako konpetentziak ere lantzen dira. Hiru ardatz nagusi hauek uztartzen dituen bidea proposatzen da materialetan: xede komunikatibo jakin bati erantzutea, soziolinguistika edukietan sakonduz eta talde lanean.

 

Ekimen honen aurkezpenean parte hartu dute Maite Iturbe Mendialduak (EiTBren zuzendari nagusia), Iñaki Dorronsoro Plazaolak (Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren lehendakaria), Kike Amonarriz Gorriak (proiektuaren zuzendaria eta soziolinguista), Iñaki Zapirain Retegik (sekuentzia didaktikoen koordinatzailea eta irakaslea), eta Josune Zabala Alberdik (materialaren aholkulari pedagogikoa eta Soziolinguistika Klusterreko teknikaria).

Informazio gehiago:

‘Hizkuntzen mundua eta euskara deskubrituz’

EIMA gordailua

‘Tribuaren Berbak’ saioan oinarritutako material didaktikoa

Eskoletarako egokitu dute ‘Tribuaren berbak’ saioa

 

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN