Este apartado solo está disponible en euskera Ver

NPLD-ren Urteko Batzarra Okzitaniako Tolosan

Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sareak (Network to Promote Language Diversity) Okzitaniako Tolosan egin du bere Urteko Ohiko Batzarra, joan den ekainaren 6an eta 7an. Convergéncia Occitana bazkidearen ardurapean antolatu da eta Soziolinguistika Klusterraren ordezkari gisa Imanol Larrea zuzendariak parte hartu du.

Lehen eguna osorik dedikatu zaio batzar orokorrari eta bigarrena Okzitaniako hizkuntza egoera ezagutzeko baliatu da. Bilerak Calandreta batean (okzitanierazko ikastolak) eta Erregio Kontseiluaren egoitzan izan dira.

Batzar Orokorrean urteko diru kontuak eta egitekoak aztertu eta onartu dira. Urterako ekimenak Hizkuntza aniztasunerako Europako Bide-Orria dokumentuan (European Roadmap for Linguistic Diversity) oinarrituko dira hemendik aurrera ere. Hiru kide berri onartu dira, sardiniera, frisiera eta mazedonieraren hiztun komunitateetakoak. Erakundeko kideen artean landuko diren bi proiektu berri ere onartu dira.

Batzarraz gain, hitzaldiak ere izan ziren okzitanieraren inguruan Tolosan. Interes handikoa izan zen Jean-Yves Agard antropologoak hizkuntza gutxituak eta turismoari buruz eman zuen hitzaldi mamitsua.

Hurrengo hitzorduei dagokionez, 2020ko Batzar Orokorra udaberrian Galesen izango dela erabaki zen. Gainera, aurtengo udazkenean ekimen berezia antolatuko da Donostian Eusko Jaurlaritzaren eskutik eta, besteak beste, Euskaraldia aztertuko da bertan.

Gaur egun NPLDn Europako 21 hizkuntza daude ordezkatuta gaur egun eta guztira 39 kide ditu (gobernuak, ikerketa erakundeak eta gizarte erakundeak).

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN