Este apartado solo está disponible en euskera Ver

Gipuzkoa Berdinago Buletina: erakundeen komunikazioa eta hizkuntzen kudeaketari buruzko albisteak posta elektronikoz

Gipuzkoa Berdinago egitasmoa 2016 urtean sortu zen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez eta Soziolinguistika Klusterraren koordinaziopean, lurraldean hizkuntza berdintasunaren alde egiteko. Gipuzkoako zenbait erakundek (administraziokoak, enpresak, kirol elkarteak, finantza arloko erakundeak eta abar) bat egin zuten komunikazio publikoan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko asmoaren inguruan.

Orain, baliabide berri bat jarriko da martxan. Urtean bitan, Gipuzkoa Berdinago buletina zabalduko dute. Gipuzkoa Berdinago proiektuari lotutako albisteak, Gipuzkoako entitateek komunikazio publikoan hizkuntza berdintasunerantz emandako urratsen ingurukoak eta nazioartean komunikazio publikoaren esparruko berrikuntza eta praktika onen ingurukoak jasoko ditu.

Buletina euskarri arina eta interesgarria izan daiteke komunikazioarekin lotutako ardurak dituzten pertsonentzat eta, arlo horretan, hizkuntzak kudeatzeko modu egokien bila ibili behar dutenentzat. Buletina urtean bi aldiz posta elektroniko bidez jasotzeko lotura honetan sartuta modu errazean egin daiteke harpidetza.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN