Soziolinguistics Symposium munduko soziolinguistika elkargune nagusia da. Bi urtean behineko gertaera honek aukera paregabea eskaintzen du hizkuntzari eta gizarteari buruzko ikerketa-aurkikuntzak trukatzeko eta hauen inguruko harremanak garatzeko. 1976an Erresuma Batuko soziolinguistika topaketa txiki bezala hasi zenetik, soziolinguistikaren inguruko munduko ekitaldi handiena bihurtu da. Ehunka parte-hartzaile eta aurkezle erakartzen dituen saregintzarako gune aberatsa da. Soziolinguistics Symposium 24 (SS24) 2022ko uztailaren 13tik 16ra egingo da Ganten. Hong Kongen egindako ekitaldiaren ostean, azken aldiz bertan egin zenetik 20 urtera (Gante 2022, SS14), Europara itzuliko da.
Hizkuntza gutxituei lotutako gaiez harago, sinposium honetan soziolinguistikaren adar eta ikerketa-ildo desberdin askotako ikerlariek parte hartzen dute. Zenbait hizlari nagusi nabarmentzen dira (orain arte iragarrita dauden bakarrak), baina ondoren denetariko gaaik jorratzeko eta mundu osotik heldutako parte hartzaileak konektatzeko aukera eskaintzen duen egitarau zabala osatzen da.
Maialen Iñarra Soziolinguistika Klusterreko ikerlariak parte hartze bikoitza izango du Sinposiumean. Alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoan eskola giroko hizkuntza erabileraren gaineko komunikazioa aurkeztuko du. Beste alde batetik, 2021ean egindako Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketaren emaitzak poster baten bidez emango dira ezagutzera.
Sinposiumaren gaia Inside eta Beyond Binaries da: Binarismoen barnean eta haratago. Hainbaten arabera, mundu gero eta polarizatuagoan bizi gara.
Zeintzuk dira soziolinguistika ikerketan nabarmentzen diren bereizketa bitarrak (markatuak/markagabeak)?
Zenbateraino izan dira hauek baliagarriak diziplinaren agenda soziala, linguistikoa eta esku hartzea aurrera bultzatzeko?
Aldi berean, pentsamendu binarioaren kritikak ere formulatu izan dira: itxuraz egonkorra den kontrajartze logika batek eztabaida itotzen du, gaindiezinak diren hutsuneak sortzen ditu, erreduktismo zientifikorantz jotzen du, eta inklusibotasuna mugatzen du, sustatu baino gehiago. Simposiumeko parte hartzaileak gonbidatuak daude beren ikerketa-eremuan gai nagusi honek duen esangura azaltzera. Horrez gain, hala ere, simposiumean soziolinguistikaren eremu zabaleko edozein gairi buruzko komunikazioak, mahai-inguruak eta bestelakoak izango dira.
Izen ematea zabalik dago eta apirilaren 30a arte egiten dutenei matrikularen prezio murriztua aplikatzen zaie.
Informazio gehiago: https://ss24ghent.be/