131. zenbaki honen koordinazioaz arduratu den Ane Ortega ikerlariak hitzaurrean aipatu bezala, “Haur eta nerabeek inguruan dituzten eta sozializatu diren hizkuntzei buruzko ideia eta emozio propioak garatzen dituzte, eta ideia horiek eguneroko hizkuntza-praktiketan islatzen dituzte. (…) Horrek eskatzen du (…) eragile helduak “birkolokatzea” (irakasleak, gurasoak eta gainerako helduak) hausnarketa-prozesuan, autoezagutzan, aurkikuntza berrietan eta heldutasunean lagun izan ditzagun, hiztun kontziente eta euskararen normalizazio-proiektuan inplikatutako herritar izan daitezen.”
Bost artikuluren bidez egin nahi dio aldizkariak ekarpena aipatutako erronkari:
- “Hezkuntzan soziolinguistika lantzen: Zenbait gako eta esperientzia” – Inma Muñoa Barredo, Ainhoa Beola Olaziregi eta Xabier Lasa
- “Zer ezaugarri eduki behar dituzte nerabeen hizkuntza-ahalduntzean laguntzeko egitasmoek?” – Jon Pello Artetxe Mendizabal, Iker Artetxe Mendizabal, Iñaki Eizmendi Arsuaga eta Hasier Huegun Burgos
- “Soziolinguistika edukien sistematizazioa udalerri euskaldunetako hezkuntza komunitateetan” – Miren Segurola Larrañaga eta Maier Ugartemendia Ugartemendia
- “Irakasleen esku-hartzeak ikasleen motibazioa eta atxikimendu linguistikoa lantzeko. Motibazioa Sustatzeko Baliabideak formazio saioen esperientzia” – Rosa Ramos Alfaro eta Yolanda Olasagarre Mendinueta
- “Marmar linguistikoetatik hausnar soziolinguistikoetara, Zarauzko DBH4ko ikasgeletatik norabide komunitario baterantz.” – Ainhoa Lasa Agirre eta Iratxe Retolaza Gutierrezhttps://bat.soziolinguistika.eus/produktua/irakasleen-esku-hartzeak-ikasleen-motibazio-eta-atxikimendu-linguistikoa-lantzeko-motibazioa-sustatzeko-baliabideak-formazio-saioen-esperientzia/
HABE liburutegiarekin lankidetzan osatzen den Soziolinguistikaren munduko leihoa atalean soziolinguistikari buruzko lau liburu hautaturen erreseinak aurki daitezke.
Gogoan izan Bat Soziolinguistika aldizkaria urtean 4 zenbakitan argitaratzen dela. Paperean edo formatu digitaletan (PDF eta EPUB) irakur daiteke, harpidetza eginez gero. Ale solteak ere eros daitezke webgunean. Artikulu bat argitaratu nahi izanez gero, zehaztutako prozedura eta irizpideak jarraitu behar dira.