Soziolinguistika Klusterrak antolatu eta Paula Kasaresen zuzendaritzapean «Euskararen transmisioaren bide berriak» ikastaroa ekainaren 19an eta 20an burutu da Euskal Herriko Unibertsitatearen XXXII Udako Ikastaroen-XXV Europa Ikastaroetan.
Paula Kasaresekin batera, Jone Miren Hernandez, Pello Jauregi eta Iñaki Eizmendi aritu dira irakasle lanetan.
Ikastaroko egitarauaz eta bestelako informazio gehiago helbide honetan duzue: https://soziolinguistika.eus/ehukoudaikastaroa.
Egun gutxi batzuk barru, bertan hartutako bideoak eskura izango dituzue web gune honetan.