Este apartado solo está disponible en euskera Ver

HAUSNARTU sarietako lanen aurkezpen-bideoak argitaratu ditugu

Dagoeneko, Soziolingustika Klusterreko web gunean ikusgai daude HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sarien VII edizioan irabazle izan ziren lanen aurkezpen-bideoak.

Aurkezpenak Donostiako San Telmo Museoan, urtarrilaren 29an burutu zen sari-banaketaren ekitaldian egin zituzten irabazleek:

  • 1. saria Miren Artetxe. Bertsolaritzaren eragina Lapurdiko bertso-eskoletako gazteen identitatean eta hizkuntza-erabileran.
  • 2. saria Naiara Berasategi. Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan. Euskararen erabileran eta euskal kulturaren praktikan eragiten duten faktoreak
  • 3. saria Josu Amezaga. Hizkuntza gutxituak komunikazio espazio nazionalen aldaketen aurrean

Lan irabazleak eta lehiaketara aurkezturiko beste hainabat BAT Euskal Soziolinguistika Aldizkariaren 92/93 zenbakian argitaratu dira.

 

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN