Este apartado solo está disponible en euskera Ver

Natxo Sorolla ikerlariarekin elkarlan egunak

Pasa den uztailaren 11tik 13ra Soziolinguistika Klusterrean izan da Natxo Sorolla doktorea, soziolinguistika katalanari buruzko ikertzailea. Aragoiko La Franja eskualdeko katalan hiztuna da eta interes berezia du pertsonen arteko harreman sareek hizkuntza gutxituen erabileran duten eraginean. Gai hau  lantzen du bereziki interneteko blogean: Xarxes socials i llengues. Esperientzia zabala du lurralde katalandunetan egin diren ikerketa soziolinguistikoetan eta hainbat unibertsitatetan dabil lanean. Xarxa CRUSCAT ikerlari sareko kide da eta Treballs de Sociolingüística Catalana aldizkari zientifikoan ere badihardu.

Euskal Herrira egindako bisitan, hainbat zeregin izan ditu esku artean Sorollak:

 

Soziolinguistika Klusterraren proiektu baten lantalde teknikoan parte hartzen ari da, Xavier Vilarekin batera, euskararen erabileran eragina duten faktoreen azterketa estatistikoa egiten. Proiektu honi lotutako zenbait bilera izan dira. Gainera, datuetan aztertzen ari den egoera soziolinguistiko desberdineko herriak zuzenean bisitatzeko aukera izan du.

 

Treballs de Sociolinguistica Catalana eta BAT Aldizkariaren arteko harremana lantzeko aukera ere izan da. Bereziki BAT sarean indexatzeko prozesuan aholkularitza lanak burutu ditu ikerlari aragoiarrak.

 

Horrez gain, Soziolinguistika Klusterreko bulego teknikoko ikerlarientzat ikerketa teknika estatistikoen inguruko formakuntza saioak gidatu ditu Natxok.

 

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN