Este apartado solo está disponible en euskera Ver

«Immigrazioa eta hizkuntza-aniztasuna» uda ikastaroa ekainaren 20 eta 21ean

Urtero bezala soziolinguistika gaien inguruko eskaintza izango da EHUren uda ikastaroetan. Soziolinguistika Klusterrak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean antolatu du Immigrazioa eta hizkuntza-aniztasuna: Harrera integralaren bila ikastaroa. Donostiako Miramar Jauregian izango da, ekainaren 20 eta 21ean. Gipuzkoako Hizkuntza Aniztasunaren Mapa proiektua garatzen ari dira Gipuzkoako Foru Aldundia eta Soziolinguistika Klusterra. Uda ikastaroak ikerketa horren emaitzak plazaratzeko balioko du, besteak beste. Horrez gain, immigrazioa, soziolinguistika eta kultur aniztasuna ikuspegi desberdinetatik landu izan dituzten adituak eta arituak izango dira hizlari, bi eguneko programa mamitsua osatuz.

Immigrazioa eta hizkuntza-aniztasuna. Harrera integralaren bila”

XXI. mendean Espainiako Estatutik kanpoko jatorria duten populazioaren etorrerak eta XX. mendeko penintsulako populazioaren bertaratzeak gaur egungo Gipuzkoako hizkuntza-aniztasun handia eratu dute. Aniztasun horren ezagutza eta aitortza kudeaketa egoki baten mesedetan joango da, oinarri demokratiko eta justizia soziala erdigunean izango duen plangintzak proposatzeko.

Ikastaroaren helburua Gipuzkoako immigrazioko populazioaren hizkuntza-aniztasuna ezagutzera ematea da, lurraldean duen banaketaren arabera; eta euskararen biziberritze-prozesua kontuan hartuta hizkuntza-kudeaketa egokia definitzen laguntzeko.

Helburu horiek erdiesteko honako tarteko helburuak identifikatu dira:

  • Gaur egungo Gipuzkoako immigrazioko populazioaren ezaugarri nagusiak eta banaketa ezagutzera ematea, eta horien araberako hizkuntza-aniztasunaren inguruko mapa ezagutzera ematea.
  • Hizkuntza-aniztasun horrekin harremanetan dauden kolektiboen esperientzia eta proposamenak lantzea: immigraziokoak, gizarte eragileak, teknikariak eta Herri Administrazioak, eta baita Kataluniako esperientziatik ikas daitekeena probestea.
  • Immigrazioko populazioarekin landu beharreko harrera-plana zeharlerrokoa izatea ziurtatzea, gutxienez gizarte zerbitzuetako eta euskara sailetako baliabideak modu koordinatuan balia daitezen.

Egunak: 2019ko ekainaren 20 eta 21a

Lekua: Miramar Jauregia, Donostia

EGITARAUA

Matrikula prezioa: Maiatzaren 31ra bitarte: 60€. Ekainaren 1etik aurrera: 70€

Balio akademikoa: 20 ordu

Matrikulazioa eta informazio gehiago: uik.eus/eu/immigrazioa-eta-hizkuntza-aniztasuna-harrera-integralaren-bila

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN