Ekainaren 8an hizkuntza aniztasuna sustatzeko Europako NPLD sareak Zuzendaritza Batzordearen eta Batzar Orokorraren bilerak egin ditu Roazhon hirian. Bertan aztertu dira hainbat gai: aurtengo eta iazko jarduna eta diru kontuak, lehendakari berria izendatzeko baldintzak eta Horizon deialdian aurkezteko proiektuak. Soziolinguistika Klusterrak beste bi urtez jarraituko du Zuzendaritza Batzordeko kide izaten. Batzarraren bukaeran Baleareetako eta Valentziako gobernuetako ordezkariek agurra eman zuten, azken hauteskundeen arabera bi gobernuak aldatu egingo direlako.
Ekainaren 9an hizkuntza hizkuntza gutxituen transmisioari buruzko hainbat hitzaldik osatu zuten Belaunaldi arteko hizkuntza transmisioa testuinguru eleanitzetako familietan konferentziaren, programa. Paula Kasaresek hizkuntza sozializazioaren marko orokorra ezarri zuen. Ondoren, lurralde batzuen kasu zehatzei eskaini zitzaien arreta: EAE, Katalunia, Errumaniako hungariarrak, Fassa bailara eta Gales. Bukatzeko, Bretainiako kasua aztertu zen sakonago, Treuzkas proiektuaren arduradunen eskutik.