Saltar al contenido principal
Este apartado solo está disponible en euskera Ver

Gazteek hizkuntza gutxituen biziberritzean duten rola landu da NPLD-Coppieters Campusean, Mallorcan

Soziolinguistika Klusterrak «Shaping the Future of Linguistic Diversity: The Role of Young People» NPLD-Coppieters Campus 2026 topaketan parte hartu du azaroaren 12 eta 13an, Palman.

«Engaging Young Speakers Across Europe» panelean aurkeztu zuen Miren Otxotorena Arangurenek «Arabako gazteen erreferenteak: etorkizuna imajinatzeko bideak» lana. Arabako Foru Aldundiaren eskariz garatzen ari den proiektu horrek hiru helburu ditu: Arabako gazteen erreferenteak identifikatzea, erreferente horietan hizkuntzak duen tokia aztertzea eta esku-hartzeko proposamenak egitea. Gazteekin egindako talde-elkarrizketetan oinarrituta, ikerketak erreferenteak zein gizarte-esparrutan sortzen diren eta gazteen hizkuntza-praktikekin zer harreman duten aztertzen du. Ondorioz, esku-hartzeari begira, espazio iraunkorrei loturiko erreferente hurbilak sortzeko beharra nabarmendu zen, euskararen presentzia eguneroko praktiketan normalizatzen laguntzeko.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN