109. zenbakia
2021eko urriak 22 – azaroak 4
—
Soziolinguistika Klusterreko albisteak
Migrazioei eta harrera linguistikoari buruzko
Jardunaldian izena emateko azken egunak
Euskal
Soziolinguistika
Euskal Soziolinguistika Jardunaldia azaroaren 11n ospatuko da, Iruñeako Baluarte
Jauregian. Aurten berariaz jorratuko den gaia migrazioak eta harrera linguistikoa izango da
eta oraindik garaiz zaudete jardunaldian izena emateko.
EAEko hezkuntza sistematik hizkuntza biziberritzeari egiten zaion ekarpena
elikatzen Eskola Hiztun Bila jardunaldien 25. edizioan
Urriaren 27 eta 28an Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak urtero antolatzen duen Eskola
Hiztun Bila jardunaldien 25. ekitaldia egin zen Donostiako Kursaal jauregian. Cummins eta
Dolz aditu gonbidatuen hitzaldiez gain, hainbat mahai inguru izan ziren eta aipatzekoa da
400 parte hartzaile inguru egon zirela egunero. Soziolinguistika Klusterreko hiru kide
bertan egon ziren hizlari moduan.
Jose Ramon Uriarterekin hizkuntzen ordezkapenaren portaera eredua
ezagutzen
Soziolinguistika Klusterraren bulego teknikoak 2021.eko bosgarren barne-mintegia egin du
urriaren 28an. Bertan Euskal Herriko Unibertsitateko Analisi Ekonomikoaren Oinarrien
Saileko kide den Joxe Ramon Uriarte irakasleak hartu zuen parte, Stefan Sperlich Genevako
Unibertsitateko irakaslearekin batera garatu duen hizkuntza erabileraren eredu
matematikoa azaltzen.
1
109. zenbakia
2021eko urriak 22 – azaroak 4
—
Ikerketak
Euskararen Adierazle Sistemak ingurune digitalari lotutako adierazleak
landu ditu bereziki 2021ean
EAS Euskararen Adierazle Sistemak 2021ean lanketa berezia egin du ingurune digitalaren
esparruan. Argitalpen monografiko bat argitaratu da eta adituekin mintegi bat egin da
urriaren amaieran.
Hizkuntzen kudeaketan aurreratuak diren 30 erakunderen 40 praktika baino
gehiago jaso dira Hizkuntzen Kudeaketa praktiken bilatzailean
[Euskalit] Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta Euskalit Kudeaketa
aurreraturako erakundeak hizkuntzen kudeaketa praktiken bilatzailea aurkeztu dute
Bilboko Euskalduna Jauregian antolatutako jardunaldian.
Imanol Artola, Felix: «Besteengan eragiten espezialista gara, baina gure
barruak goxatzeko ere baliagarri izan behar dira euskara elkarteak»
[Topagunea] Aurtengo udaberrian Galtzaundin dagoen kezka bati erantzunez eta Hiznet
graduondokoaren sakontze lanaren baitan, estres linguistikoa pairatzen dutenak
ahalduntzeko ikerketa egin du Imanol Artola «Felix»-ek.
—
Jardunaldi, hitzaldi eta ikastaroak
Udalak Eragile – Hizkuntza-politikei buruzko jardunaldiak
[Kontseilua] Udalak Eragile izenpean, azaroaren 18an eta 19an izango diren jardunaldiak
aurkeztu dituzte Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta
Euskalgintzaren
Kontseiluak. Tokiko
hizkuntza-politikak izango
dute
hizpide
nagusi Miramar Jauregian egingo den jardunaldian.
Euskarak Nafarroako hezkuntza-sisteman duen egoera aztertuko da XXVI.
Jagon Jardunaldian
[Euskaltzaindia] Hezkuntzak berebiziko garrantzia du euskararen biziberritze prozesuan.
Ildo horri eutsiz, estrategikoa da hezkuntzan egitasmo eraginkorrak bideratzea gero eta
eleaniztunagoak diren ikasleen artean, baina zein da euskarak Nafarroako hezkuntzan
duen egoera? Galdera horri erantzuteko asmoz antolatu du Euskaltzaindiak azaroak 19ko
jardunaldia.
2
109. zenbakia
2021eko urriak 22 – azaroak 4
Hiriguneetako gazteek euskarazko kulturarekin
hausnartuko da ‘Igo bolumena!’ jardunaldian
duten
harremanaz
[AHIZE] Hiriguneetako gazteak eta euskarazko kultura. Bi aldagai horien barruan sartzen
denaz hausnartuko da abenduaren 2an Barakaldon. «IGO BOLUMENA! Euskara. Kultura.
Transmisioa. Ertzetatik» jardunaldia izango da horretarako zita.
XXIII Encontros para a Normalización Lingüística
[Consello da Cultura] Desde o CDSG presentámosche o programa dos XXIII Encontros para
a Normalización Lingüística do 4 de novembro, que nesta edición terán un formato mixto
(telemático e presencial) e xirarán arredor da transmisión interxeracional da lingua.
Hizkuntzen ondarea babesteari eta sustatzeari buruzgo legea. Aitzinera
begirakoak [BIDEOA]
[Euskaltzaindia] Euskal Konfederazioak eta Euskaltzaindiak egun osoko mintegia antolatu
zuten urriaren 22an, Molac legea hizpide hartuz. Dagoeneko mintegi horretako bideoa
osorik ikus daiteke sarean.
Vídeo: VIII Jornada sobre Llengua i Societat als Territoris de Parla Catalana –
L’aprenentatge del català: de l’aula als entorns d’ús
[Generalitat de Catalunya] Urriaren 23an antolatu zen VIII Jornada sobre Llengua i Societat
als Territoris de Parla Catalana delakoa. Aurtengo ekitaldian ezagutzatik erabilerarako
testuinguruak jorratu zituzten eta jardunaldiko bideo osoa argitaratu berri dute.
—
Liburuak eta artikulu zientifikoak
Communities of practice and adolescent speakers in the Basque Country.
Research and transformation face-to-face
[Journal of Multilingual and Multicultural Development] This paper attempts to go more
deeply into the topic of language use amongst youngsters and reflect on the possibilities
that the concept of ‘community of practice’ (CofP) offers in this regard.
Regulating language: Territoriality and personality in plurinational Spain
[Ethnicities] This article examines the regulation of linguistic diversity in Spain from a
combined empirical and normative perspective. Spain is a particularly interesting case due
to the intersection of linguistic and national diversity and its peculiar combination of legal
devolution makes it a valuable case to analize.
3
109. zenbakia
2021eko urriak 22 – azaroak 4
Sociolinguists and their publics: Epistemological tension and disciplinary
contestation over language in Catalonia
[Journal of Sociolinguistics] This article aims to investigate the relationship of sociolinguists
with the publics in Catalonia and to disentangle the complex interrelationships among
academics within the discipline.
Language and technology in Wales. Volume I
[Prifysgol Bangor] This volume is based on some of the main papers presented during the
Language and Technology in Wales 2020 Academic Symposium. The symposium was held
with the intention of gathering some of the main researchers in Wales, sharing knowledge
and promoting reflections on the matter.
Reflexións e desexos sobre a lingua en 2050
[Consello da Cultura] Fernando Ramallo presenta a publicación A lingua en 2050, editada
por Catro Ventos. Baixo a súa coordinación, a obra recolle as reflexións sobre o futuro do
galego de 25 persoas ligadas á promoción e defensa do noso idioma.
Som dones, som lingüistes, som moltes i diem prou : prou textos incoherents
i confusos : canviem el món i canviarà la llengua
[HABE Liburutegia] Carme Junyent i una setantena de dones lingüistes analitzen l’ús i l’abús
del llenguatge suposadament no sexista i proposen alternatives, maneres de dir i maneres
de fer, que responguin als canvis socials i reflecteixin la presencia de tots en tots els àmbits
de la vida.
Dokumenturen bat edo informazio bibliografiko gehiago nahi izanez gero, jo zuzenean HABE Liburutegira
(liburutegi@habe.eus), beraiek arduratuko baitira zure eskaria bideratzen.
—
Bestelako albisteak
Hizkuntza normalizatzeko elkarlanerako bilgune
iraunkorrerako AriGara plataforma aurkeztu du
eta prestakuntza
Eusko Jaurlaritzak
[Hizkuntza Politika Sailburuordetza] AriGara Kultura eta Hizkuntza Politikako Hizkuntza
Politikarako Sailburuordetzaren egitasmo berria da. Helburua Euskal Sektore Publikoa
osatzen duten hizkuntza normalizatzeko teknikarientzako, edota euskararen erabilera
normalizatzean interesa duen edonorentzako erreferentzia baliagarriak eskaintzea da.
Etxetik euskara dakarten haurrak ikasgela berean ala sakabanatuta?
[ARGIA] Txerra Rodriguezek gogoeta abiarazi baino egun batzuk lehenago, hala idatzi zuen
Mitxel Elorza Exeak zuzeu.eus atarian: «Datorren ikasturtean semea Gasteizko eskola
publiko bateko 2 urteko gelan hasiko da. Matrikulazioa igarota, taldekatzeak egin berri dira
eta etxetik euskara dakarten ikasleak gutxiengoa dira”.
4
109. zenbakia
2021eko urriak 22 – azaroak 4
Babeslea:
Bazkide partaidea:
5