Este apartado solo está disponible en euskera Ver

43. ZENBAKIA

Noiztik: 20/09/2018
Nora: 16/10/2018
soziolinguistika_albistaria_43.zkia_

Soziolinguistika albistaria
43. zenbakia
2018ko irailak 20 – urriak 16

Soziolinguistika Klusterreko albisteak
Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren hamargarren edizioa Bilbon azaroaren 6an
Soziolinguistika Klusterrak antolatzen duen urteroko zita euskal soziolinguistikaren inguruan diharduten
ikerlari, teknikari eta ekintzaileen topaketarako aukera izango da. Andras Kornai aditu hungariarra Bilbon
izango da hizkuntzen bizitasun digitalaren giltzarriak a…
«Ahozko komunikazioa irakastea. Norabide bat ahozko hizkuntzaren argitan» liburua argitaratu da
2010etik 2014ra Tolosako ikastetxeetan egindako ikerketatik ateratako ondorioetan oinarritzen da liburu
berria. Ikasgelan, ahozko hizkuntza irakatsi nahi duenari proposamena egiten zaio. Azalpen teorikoak,
irakaste gomendioak eta ariketak tartekatzen dira. Josune Zabala da liburuaren egilea eta Olatz
Bengoetxea koordinatzailea.

«Ahozko komunikazioa irakastea» gidaliburuaren aurkezpena Eskola Hiztun Bila jardunaldian

Hizkuntza Ekologiari buruzko saioa Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Tituluaren ikastaroan
Irailaren 21ean egin zen, Aretxabaleta campusean, Garabide elkarteak eta Mondragon Unibertsitateko
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 4. aldiz antolatutako Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak
Aditu Tituluaren aurkezpena.
Nafarroako egoera soziolinguistikoaren kokapena hizkuntza-lege berriaren inguruko jardunaldian
Kontseiluak eta Udako Euskal Unibertsitateak urriaren 29an Hizkuntza Eskubideak bermatzeko legearen
bidean jardunaldia antolatu zuten. Bertan parte hartu zuen Olatz Altuna Zumetak, Soziolinguistika
Klusterreko teknikariak. Nafarroako egoera soziolinguistikoaren diagn…

Ikerketak
Bretainiako inkesta soziolinguistikoa argitaratu dute.
Bretoiera eta galoaren egoerak ulertzeko datu argigarriak jasotzen dira bertan.
Euskararen ikusgarritasuna helburu, EZI beka aurkeztu dute
EZI.eus elkarteak beka baterako epea zabaldu du. Elkarte honek euskararen eta euskal kulturaren alde lan
egiten du, bereziki itzulpengintzaren esparruan jardunez. Deialdia Ipar Euskal Herriko enpresei zuzentzen
zaie. Urritik azaro amaiera arte izanen da proiektuak au…

Jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak
Abian da Euskal Etnopoloaren 2018-2019ko mintegia
2017an emana izan zaien «Etnopolo» labelaren karietara, 2018-2019an, Euskal kultur erakundea-k eta
EHESS eskolak ahozkotasunari buruzko mintegi ziklo berri bat antolatzen dute Baionan. Lehen hitzordua
urriaren 18an finkatua da, 18:00etan Baionako Euskal Museoan. Egun…
“AHALDUNTZEN: Hizkuntza eta generoa” jardunaldia
Garabide elkarteak urteak daramatza hizkuntzak biziberritzeko estrategiak garatzen, hein handi batean,
euskararen berreskuratzearen prozesuan ateratako ikasgaiak munduko beste hizkuntza gutxiagotuak
dituzten komunitateetako kideekin lantzen. Asmo horrekin antolatu iz…
Arnasguneen lanketan garapen jasangarriaren ikuspegia txertatu beharra ondorioztatu da “Lurraldea
eta Hizkuntza” jardunaldiaren laugarren edizioan
Arnasguneen alde egotetik arnasguneen alde egitera pasa behar dela ondorioztatu dute laugarren
jardunaldi hauetan, bai eta subjektu juridiko gisa egituratzearen beharra. Horretaz gain, arnasguneen
garapen jasangarriaren ikuspegitik gaian sakontzeko diziplina arteko ikerketa aplikatuko egitasmo berriak
garatzea ezinbestekoa dela azpimarratu dute, bai eta Lurralde Antolaketarako Euskararen Plan Sektoriala
garatzeko premia berretsi ere.
«Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira» topaketa
Azaroaren 9 eta 10ean «Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira. Glotodidaktikako VI.
Topaketa» egingo dugu Bilbon. Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago.
Idazmen-ikastaroa irakasleentzat: Hizkuntzaren baliabideak eta estrategiak
Helburu orokorra: testu egoki eta zuzenak ekoizteko baliabide eta estrategiak ezagutzea eta horiek
erabiltzen trebatzea, idatzizko testuetan.

A Deputación da Coruña organiza as xornadas “Malas linguas”
Dirixidas principalmente ás persoas que traballan no ámbito da normalización lingüística e das políticas
públicas, as xornadas Malas Linguas centraranse en deseñar estratexias para activar os/as falantes do
século XXI. O programa estrutúrase en catro sesió…
Cities, Arts and Experiences of the Word (Barcelona, 2018/11/20-21)
The world is a conversation, not the object of our conversation. Those were Tim Ingold’s words from two
years ago during his lecture at the Center of Contemporary Culture of Barcelona, the venue where
Linguapax now celebrates its annual international conferen…
Vídeos de les Jornades de sociolingüística d’Alcoi 2018
Vídeo de la conferència de Vaillancourt: «Bill 101 is 40: the status of French in Québec»

Liburuak eta artikulu zientifikoak1
Euskara batuaren eskuliburua (EBE) aurkeztu dute
Duela lau urte Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak eginiko mandatu baten emaitza da Euskara Batuaren
Eskuliburu hau. Esan ziguten jaso genitzala “Euskaltzaindiak emanak dituen arauak, gomendioak eta
irizpenak (morfologiakoak, sintaxikoak, ortografiakoak, onomastikakoak…
El Centre de Recerca en Sociolingüística i Comunicació estrena butlletí amb el suport de Política
Lingüística
El Centre de Recerca en Sociolingüística i Comunicació de la Universitat de Barcelona (CUSC-UB) estrena
el butlletí mensual Apunts de sociolingüística i política lingüística, una nova eina de divulgació de dades
sociolingüístiques que té el suport de la …
Enregistering authenticity in language revitalisation.
Bodó, C. and Fazakas, N. (2018), Enregistering authenticity in language revitalisation. J Sociolinguistics. .
doi: 10.1111/josl.12308

Dokumenturen bat edo informazio bibliografiko gehiago nahi izanez gero, jo zuzenean HABE Liburutegira
(liburutegi@habe.eus), beraiek arduratuko baitira zure eskaria bideratzen.

1

Bestelako albisteak
Euskara Batuaren Adierazpena sinatu dute 36 erakundek
Sinatzaileek euskara batuaren sorrera bultzatu zuten printzipioak berresten dituztela dio lehen puntuak.
Euskaltzaindia joan den mende erdian euskalgintzan nagusitzen ari ziren hizkuntza planteamendu
berrietan partaide izan dela jasotzen du bigarrenak. Hirugarrenak, …

Europa mailako eleaniztasun agentzia baten sorrera sustatzen dute zenbait errejiotako parlamentuek
La Conferencia de Asambleas Legislativas Regionales Europeas (CALRE) propone, para promover la
diversidad lingüística europea, que se cree una agencia europea para el multilingüismo, que vele por la
protección de todas las lenguas europeas y por los derechos ling…