UDA IKASTAROA: Hezkuntza soziolinguistikoa: esperientzien partekatzea eta aurrera begirakoa

Aurkezpena

Minorizazio zein desoreka sozialeko egoerak gainditu edota eraldatzeko nork bere inguruaren eta egoeraren kontzientzia kritikoa hartzea lehenengo urratsa dela identifikatu da. Hala erakutsi zuen Paulo Freirek Pedagogía de la liberación lanean, eta, hala ulertzen du Soziolinguistika Kritikoak gaia hizkuntzen arteko minorizazio-egoeretara ekarrita. Euskal Herrian ere lan handia egin da hezkuntza soziolinguistikoaren alorrean azken urteetan, euskararen biziberritzeari begira gako garrantzitsua dela antzemanda eta geure burua eta ingurua eraldatu nahi baditugu hizkuntzaren eta gizartearen arteko harremana ulertzen lagunduko diguten tresnak behar ditugula sinistuta. Lanketa hori egiteko material asko eta askotarikoak sortu dira.

Udako ikastaro honetara hezkuntza soziolinguistikoaren harira han eta hemen gaztetxoei zuzendutako zenbait esperientzia ekarri nahi dira, hausnarketa konpartitua egin eta etorkizunari begira gaian aurrera egiteko gako nagusiak identifikatzeko.

Helburuak

  • Hezkuntza soziolinguistikoa lantzeko Euskal Herrian nerabeekin egiten ari diren esperientziak elkarrizketan jartzea eta etorkizunari begira hausnarketa konpartitua egitea.
  • Hezkuntza soziolinguistikoan sakontzeko proposamenak egitea, euskararen biziberritzean egungo erronkei ekarpena egiteko.

Nori zuzenduta

  • Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zein Batxilergoko irakasleei.
  • Ikastetxeetako Hizkuntza Planen arduradunei.
  • Euskara teknikariei.
  • Soziologia, Antropologia, Hizkuntzalaritza… ikasketetako ikasleei.
  • Soziolinguistikan eta euskararen biziberritzean interesa duen zein alor horretan lanean diharduen edozeini.

Egitaraua

09:00 – 09:15  Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:15 – 09:30  Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
  • Aitor Bengoetxea, UEUko zuzendaria.
  • Jone Goirigolzarri eta Ane Ortega, jardunaldiaren antolatzaileak.
09:30 – 10:00  Hezkuntza soziolinguistikoa. Gaiaren kokapena.
  • Ane Ortega. EQUILING ikerketa taldeko ikertzailea.
10:00 – 11:15  Esperientziak nerabeekin I
  • Maier Ugartemendia (UEMA).
  • Ainhoa Lasa (EMUN).
  • Iñaki Eizmendi (EBETE).
11:15 – 11:45  Atsedenaldia.
11:45 – 12:30  Esperientziak nerabeekin II
  • Rosa Ramos Alfaro (Uharri) eta Yolanda Olagasarre Mendinueta (EIBZ).
  • Inma Muñoa Barredo (Ikastolen Elkartea).
12:30 – 13:00  Soziolinguistika Curriculumean txertatzeko oinarriak.
  • Paula Laita (Soziolinguistika Klusterra)
13:00 – 14:00  Galderak eta eztabaida.
14:00 – 15:00  Bazkaltzeko tartea.
15:00 – 16:45 Tailerra. Aurrera begirako hausnarketa konpartitua eta proposamenen lanketa
Goizean landutako ideien laburpena eta tailerra, aurrera begirako hausnarketa konpartitua eta proposamenen lanketa.
16:45 – 17:00  Itxiera eta agurra.
  • Jone Goirigolzarri, jardunaldiaren gidaria.

Fecha

Jul 04 2024

Hora

Todo el día

Coste

10 €

Más Información

Leer más

Localización

Markeskoa Jauregia
Eibar

Organizador

UEU
Leer más