Este apartado solo está disponible en euskera Ver

IV. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia 2011. Soziolinguistikaren zabalkundeaz

Jardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan ari direnei zuzentzen zaie. Ikerlarien, unibertsitateko irakasleen, eta ikastetxeetan, lan munduan eta administrazioan euskararen normalizazioan ari direnen topagune izan nahi du. Horretarako, hitzaldi, lan-saio, mahai-inguru eta elkarrizketak izango dira, eskura dauden datuak partekatuz, horien inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko.

Jardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan ari direnei zuzentzen zaie. Ikerlarien, unibertsitateko irakasleen, eta ikastetxeetan, lan munduan eta administrazioan euskararen normalizazioan ari direnen topagune izan nahi du. Horretarako, hitzaldi, lan-saio, mahai-inguru eta elkarrizketak izango dira, eskura dauden datuak partekatuz, horien inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko.

  • Zein dira euskal soziolinguistikan “irakurrienak”?
  • Nondik elikatzen dira gure euskara teknikariak? Iturri berririk behar al da?
  • Zein bitarteko ditugu soziolinguistikaren zabalpenerako?
  • Ba al dago maila teorikoan eztabaidarik gaur egun? Zertan?
  • Zertarako behar ditugu eredu teoriko berriak? Nola aplikatu behar ditugu?
8:45 Dokumentazioaren banaketa
9:00

Harrera- ekitaldia

Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Soziolinguistika Klusterra
9:30 – 10:30 Elkarrizketa Soziolinguistika i(ra)kastearen plazeraz

Juan Carlos Etxegoien «Xamar» . Irakaslea

Koordinatzailea: Belen Uranga, Soziolinguistika Klusterra

10:30-11:30 Hausnartu – III. Euskal Soziolinguistika sariak  – Sari-banaketa

Luis Azpiazu: Gazteak, musika eta euskara [Lehen lan sarituaren aurkezpena]

11:30 – 12:00 Atsedena
12:00 – 13:30

Lan -saioa

Teoriari tiraka. Diglosiaren purgatorioaz

Mikel Zalbide, Euskaltzaina

Iñaki Martinez de Luna, Euskal Herriko Unibertsitatea

Paula Kasares,  Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Estibaliz Amorrortu.  Deustuko Unibertsitatea

Koordinatzailea: Pablo Suberbiola, Soziolinguistika Klusterra

13:30 -15:00 Etenaldia
15:00-16:15

Hitzaldia

Imaginació i educació sociolingüística a l´ensenyament

Jordi Solé i Camardons, Soziolinguista eta irakaslea

 

16:15-17:45

Mahai-ingurua

Lanparak eta ispiluak soziolinguistika ezagutza zabaltzeko

Txerra Rodriguez, Emun

Jacqueline Urla, Massachusetts Amherst-eko Unibertsitatea

Julen Arexolaleiba,  Mondragon Unibertsitatea

Benito Fiz, AEK

Koordinatzailea: Arkaitz Zarraga, Irakaslea

 

17:45 – 18:00 Ondorioen aurkezpena eta amaiera

Donostiako Zientziaren Kutxaespazioan ospatu zen, joan den otsailaren 18an. 2011ko honetan, gai nagusi bat izan du: Soziolinguistikaren dibulgazioa. Eta gai nagusi horren aurpegi ezberdin batzuk ezagutu ahal izan genituen goiz eta arratsaldeko egitarauan.

2011 urtean zehar SL Klusterreko Lehendakari den Jaime Altunak (Urtxintxa Eskola) eman zion hasiera ekitaldiari, besteak beste nabarmenduz 2010a Klusterrarentzat “lankidetzen urtea” izan dela. Mahaikide izan zituen Lurdes Auzmendi (HPS), Carlos Ruiz (Kutxa) eta Estibalitz Alkorta (GFA) eta hirurek aipagai izan zituzten beren erakundeek 2011rako soziolinguistikarekin lotura duten gaietan aurrean dituzten erronkak, eta nola horietako batzuetan lankide izango diren SL Klusterrarekin.

J.C. Etxegoien “Xamar”-ek eman zien hasiera hitzaldiei. Baina berea ez zen ohiko hitzaldia izan, elkarrizketa zabala baizik. Klusterreko Belen Urangak egin zion, eta bertan Xamarrek, ohi duen estilo bizi eta zorrotzean hainbat kontu azpimarratu zituen. Besteak beste: gaur egun sozialki etengabe zabaltzen den eta “ia ikusezin” bihurtu den euskararen kontrako diskurtsoa neutralizatu beharra, edota berreskuratze-ahaleginetan, irakasleak lehen lerroan edo “lubakian” daudela eta maiz haiengan gehiegizko zama jartzen duela gizarteak, ardura orokorra denean.

Ondoren Hausnartu sarien III. edizioko sariak banatu ziren. Sariak Iván Igartuak (HPS), Estibalitz Alkortak (GFA) eta Jaime Altunak (SL Klusterra) banatu zituzten, eta han izan genituen hiru sarituetatik bi: Galder Unzalu antropologoa (2. saria) eta Patxi Juaristi soziologoa (3. saria). Luis Azpiazu izan da III. edizioko irabazlea Gazteak, musika eta euskara bere lanarekin, baina Luisek ezin izan zuen etorri, eta lanaren zati batzuk irakurrita saiatu ginen bertaratuei ikerketa interesgarri hau ezagutzera ematen. Unzaluk eta Juaristik beren lanen azalpen labur bana egin ziguten, eta horrez gain, BAT aldizkariaren 78. zenbakiaren ale bana banatu zen jardunaldian, non hiru lan horiek osorik jaso diren.

Mikel Zalbide euskaltzaina izan zen hurrengo hizlaria, alboan entzule bi lagun zituela: Paula Kasares eta Iñaki Martinez de Luna irakasleak. Zalbidek Diglosiaren purgatorioaz izenburua jarri zion bere hitzaldiari, “Teoriari tiraka” izeneko lan-saioan. Terminoaren errebisio teoriko sakon eta zehatza eskaini zuen: nondik sortua den, nola definitu zen jatorrian, gero zein adiera hartzen joan den, gaur egungo nahastera iritsi arte. Azaldu zuen, gurea ez dela gaur egun egoera “diglosiko” bat funtsean, eta gurea bezalako hiztun komunitate batean banaketa funtzional bat onartzearen alde hitz egin zuen. Kasaresek eta Martinez de Lunak erantzun zioten,  besteak beste, era honetako eztabaiden beharra aldarrikatuz, eta gurea bezalako egoerak deskribatzeko sailkapen dikotomiko sinpleak gainditu beharra defendatuz.

Bazkalostean Jordi Sole i Camardons soziolinguista eta irakasle katalana izan genuen hizlari. Soziolinguistikaren irakaskuntzan eta dibulgazioan ibilbide luzea egin du: dozenatik gora liburu idatzi ditu, gure artean behar bada ezagunenak Soziolinguistika gazteentzat (jatorrizkoa Sociolinguistica per a joves) edota Diccionari de sociolingüística. Hezkuntza arloaz aritu zen batik bat, eta katalunian eduki soziolinguistikoak zabaltzeko mugarriak zein izan diren errepasatuz ibilbidea egin zuen, nabarmenduz, besteak beste, azken urteetan nolako atzeraka eman den zeregin horretan. Azken urteotan etorkinekin hizkuntza mailan egin den lanaren berri ere eman zuen, eta gazteei bizi duten hizkuntza errealitatearen zergatiak azaltzearen beharra aldarrikatu zuen.

Eta jardunaldiaren azken zatian, mahaingurua: Lanparak eta ispiluak soziolinguistika zabaltzeko izenburupean lau hizlari, Arkaitz Zarragak gidatuta: Benito Fiz AEKko irakasle eta blogaria (http://karrajua.org/), Julen Arexolaleiba Mondragon Unibertsitateko irakaslea, Jacqueline Urla Massachusetts Amherst-eko Unibertsitateko irakaslea eta Txerra Rodriguez Emun-eko langilea eta blogaria (http://www.blogak.com/garaigoikoa). Bakoitzak bere kokapenetik, soziolinguistikako ezagutzak batzuetan ekar dezakeen “argi” hori zein bidetatik eta nola zabal daitekeen gaur egun eztabaidatu zuten. Hiru hartzaile mota bereizi zituzten (profesionalak, euskaltzaleak eta gizartea) eta dibulgaziorako formatu eta bide ezberdinak erabiltzearen alde agertu ziren, helburuaren arabera hautatuz (liburua, ikus-entzunezko material laburrak, blogak…). Urla antropologak, ipar Amerikako bere ikuspegitik, arloko unibertsitateko ordezkariak eta arloko teknikariak elkarrekin ari diren foro bat eratzearen zortea nabarmendu zuen, han horrelakoen beharra badutela esanaz.