Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.
Este apartado solo está disponible en euskera Ver

Euskararen bilakaera soziolinguistikoa

Egitasmo honen helburua da, 2016ko Inkesta Soziolinguistikoaren eta Euskal Herriko Kale Erabileraren VII. neurketaren atarian gauden honetan, aurreko hiru hamarkadetako bilakaera soziolinguistikoa aztertzea (1981-2011) eta hortik aurrera begirako erronkak proposatzea.

 

Horretarako, esparru eta ikerketa-lerro ezberdinetatik datozen adituak jarri ditugu lanean, eta beraien ekarpenetatik abiatuta euskararen azken 30 urteetako bilakaera soziolinguistikoa xehatu da hiru ardatzetan: hizkuntza-gaitasunean, hizkuntza-erabileran eta iritzi eta jarreretan.

 

Aditu taldearen osaera ikuspegi soziolinguistiko zabal batetik egin da, ibilbide luzeko eta diziplina ezberdinetako adituen lankidetzaren bitartez. Hori horrela, batetik, hiru zuzendari izan ditu egitasmoak, arreta-gune edo landu den ardatz bakoitzeko bat.

 

• Hizkuntza-gaitasunaren ardatza: Iñaki Martinez de Luna

• Hizkuntza-erabileraren ardatza: Mikel Zalbide

• Iritziak eta jarrerak: Xabier Erize

 

Eta horrekin batera, bestetik, zuzendari bakoitzak egindako lanaren gainean ekarriak egin dituzten aditu talde bat osatu da.

Hausnarketa partekatu horretatik, batetik, BAT Soziolinguitika Aldizkariko 99. ale monografikoa osatu da; bestetik, 2016ko ekainean gaiaren inguruko Jardunaldi bat egin da; eta amaitzeko, adituen ekarpenak jasotzen dituen dokumentu bat osatu da. Azken hori ikusgarri dago hemen beheko loturetan:

 

ERANSKINAK:

Euskarazko bertsioa

Gaztelaniazko bertsioa

Ingelerazko bertsioa

 

Babeslea: