Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.
Este apartado solo está disponible en euskera Ver

Hizkuntzen Erabileraren Neurketak ikastetxeetan eta kirol taldeetan

Hizkuntzen erabileraren kale-neurketen metodologia oinarri hartuta hainbat neurketa egin dira kalea ez den beste espazio batzuetan, esate baterako, ikastetxeetako jolastokietan eta kirol entrenamendu eta partidetan.

Haur eta nerabeen hizkuntza erabilera neurtu eta kuantifikatzeko interesa adierazi digute hainbat udalek eta erakundeek. 2020an bi neurketa mota egin dira; bata, Oiartzungo Haurtzaro ikastola eta Elizalde herri eskolako jolastokietan eta sarrera-irteeretan, eta bestea, Arrasateko hainbat kirol-taldeetako entrenamenduetan (lau kirol-mota aztertu dira: saskibaloia, futbola, gimnasia erritmikoa eta errugbia).

Neurketa horiez gain, beste bi ikerketa zabal abiatu dira 2020an: UEMAko herrietako 30-35 ikastetxeetako jolastokietako neurketak eta Gipuzkoako hainbat herritan Eskola Kiroleko taldeen neurketak.

Kirol neurketei buruzko aurkezpena (Udaltop 2023):