Jendaurrean Erabili praktika komunitateko formazio saioen bideo berriak ikusgai

Urt
12

Komunikazio publikoan aritzen diren denetariko erakundeak dira Jendaurrean Erabili praktika komunitateko kide. Elkarrekin esperientziak, jakintzak eta bizipenak partekatzen dituzte komunikazio lana hobetzeko.

2015ean abiatutako proiektua etengabe berritzen da, praktika komunitatearen interesen eta beharren arabera. Gai batzuk edo besteak lantzen dira eta kideen arteko harremana bideratzeko dinamika berriak garatzen dira, taldean proposatu eta adostuta.

2020ko hamarkadako hedabideetako euskarazko komunikazioa jorratzen da Bat Soiolinguistika Aldizkariaren 115. zenbakian

Abe
14

BAT aldizkariko urteko hirugarren zenbakiak euskarak hedabideetan duen presentziaren azterketa hartu du gai monografikotzat. Zenbakiaren oinarria EHUko 2020ko Uda Ikastaroen barnean Euskal Herriko Unibertsitateko Behategiak antolatutako Euskarazko komunikazioa 2020KO hamarkadako hedabideetan bildutako ezagutza da, orain Bat Soziolinguistika Aldizkariarekin elkar lanean zenbaki monografiko honetan bildu dena.

BIKOTEETAN ETA LAGUN-TALDEETAN HIZKUNTZA OHITURAK ALDATZEKO METODOLOGIEKIN PROBA PILOTUAK EGIN DIRA ARABAKO LAUTADAN

Aza
30

2020ko udaberritik Soziolinguistika Klusterra eta Arabako Lautadako Euskararen Komunitatea elkarlanean ari dira hizkuntza-ohiturak aldatzeko metodologiak harreman afektiboetan baliatzeko. Zehazki Eusle metodologia praktikan jarri da hiru lagun-talde edo koadrilatan. Eta Ulerrizketa metodologia baliatu dute Lautadako herri desberdinetako 5 bikotek.

Eneko Gorrik irabazi du Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika saria Ipar Euskal Herrirako ekosistema komunikatibo euskaltzalearen proposamenarekin

Aza
24

 

Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituzte sariak eta irabazleak jakinarazi dituzte bideo bidez.

Lan irabazleen aurkezpenak Soziolinguistika Klusterraren webgunean izango dira ikusgai azaroaren 25ean 11:00etatik aurrera (www.soziolinguistika.eus/txillardegi-hausnartu)

 

Gazte-bizimoduan euskarak tokia izan dezan zenbait gako nabarmendu ziren Euskal Soziolinguistika Jardunaldian

Urr
29

115 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten, ikerlari, profesional eta aktibistek ezagutza trukatu eta elkarrekin hausnartzeko baliatu zuten saioan. Hezkuntza sisteman hizkuntzek duten tokia eta papera berrikusi eta berregokitzeko beharra nabarmendu da alde batetik. Bestetik, eskolaz kanpoko testuinguruan esperientzia gozagarriak eta talde ahalduntzea sustatzearen garrantzia azpimarratu dute adituek. Euskal Soziolinguistika Jardunaldien hamabigarren edizioa ere COVID19aren osasun larrialdiak baldintzatu zuen. Hasieran presentzialki eta online egitekoa zen topaketa, streaming bidez soilik garatu zen azkenik. Eskoriatzan Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean izan ziren Jardunaldiko saioak, baina ordenagailu bidez jarraitu zituzten izena-emandakoek, beraz.

GAZTEEN HIZKUNTZA ERREALITATEA AZTERTUKO DA EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA JARDUNALDIAN URRIAREN 28AN

Urr
6

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean egingo da, Eskoriatzan, eta goiz eta arratsaldeko egitaraua izango du. Hainbat ikerketa eta esku hartzeren emaitzak eta ondorioak aurkeztuko dira, gazte eta nerabeen artean euskararen biziberritzearen alde egiteko erronkak identifikatzeko asmoz. Soziolinguistika Klusterrak antolatzen duen urteroko zitan euskal soziolinguistikaren inguruan diharduten ikerlari, teknikari eta ekintzaileen topaketarako aukera izango da.

Kirolaren arloko eragileekin mintegia egin da "Euskara Kirolkide" abiatzeko

Urr
2

D ereduko kirola proiektuaren ildoa jarraituko du aurten abiatu den Euskara Kirolkide ikerketa aplikatuak. Bigarren ziklo honek ere euskara-kirola-gazteak hirukoteak osatzen duen eremua hobeto ezagutzea du xede. Zehazki, kirol klubak euskararen babesgune bihur daitezen, definizio eta tresna praktikoak eskaini nahi ditu egitasmo berriak.

GAZTEEN HIZKUNTZA ERABILERA AZTERTU DU SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRAK BEREN BIZIPENETATIK, IDEOLOGIETATIK ETA PRAKTIKETATIK ABIATUTA

Ira
28

Jone Miren Hernandez Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea izan da ikerketaren zuzendaria eta tipologia desberdineko lau udalerritako gazteen errealitateak aztertu dira sakonean. Gazteak euskararen eszenatokian: erabileraren auzia ikerketa kualitatiboa da eta aurrez egindako udalerri mailako azterketa kuantitaboan du jatorria.

Páginas