Soziolinguistika Klusterrak Euskararen
Normalizazio Kasu Aurreratuen azken 2 aleak argitaratu ditu formatu digitalean:
- "Goizper:
Ur tantatik errekara, ibaitik itsasora" (Goizper
Koop. E.) - "Elkargi:
Euskara, gure bermerik argiena" (Elkargi
Elkarrekiko Garantia Elkartea)
Bi enpresa horiek urte askoz eraman dute aurrera euskara plana,
abiapuntu eta helburu desberdinekin. Hasiera baten hizkuntza aholkularitzen
laguntzarekin abiatu baziren ere, gerora beren kabuz kudeatu dute euskara plana,
ezaugarri hori dute bereizgarri. Emaitza onak izan dituzte eta, horrenbestez,
bi kasu arrakastatsu horien gakoak ezagutu nahi badituzu, jo ezazu Euskararen
Normalizazio Kasu Aurreratuen biltegira eta hor aurkituko dituzu eskuragarri
.pdf formatuan.

Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuen proiektuak Mondragon
Unibertsitateko Huhezi Fakultatearen, Innobasqueren
eta Soziolinguistika Klusterraren arteko lankidetza du oinarri eta Gipuzkoako
Foru Aldundiaren, Eusko
Jaurlaritzaren eta Euskadiko
Kutxaren babesa jaso du. Goizper eta Elkargi Kasuak Oihana Lujanbiok idatzi
ditu, Joxpi Irastortzaren zuzendaritzapean. Soziolinguistika Klusterrak esker
ona adierazi nahi die lankide eta babesle horiei guztiei, baita Goizper eta
Elkargi erakundeei eta Elhuyar
Aholkularitza eta Emun Kooperatibari
ere.