Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.
Este apartado solo está disponible en euskera Ver

Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa. UEMAko udalerriak eta Tolosaldea

UEMAko eta Tolosaldeako 93 herritan kaleko erabileraren neurketak egin dira. Soziolinguistika Klusterra ikerketaren jarraipen teknikoaz arduratu da. Landa-lanean orotara 70.000 elkarrizketa baino gehiago behatu dira. Euskal Herriko Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketan erabiltzen den metodologian oinarritu da datu-bilketa.

2017an egin ziren lehenengo aldiz UEMAko eta Tolosaldeako herrietan erabileraren kaleko neurketak. Lau urte beranduago erabilerak izan duen bilakaera ezagutuko dugu, herriz-herri, euskaldunen eta biztanle kopuruaren arabera, eta hiztunaren adina eta generoaren arabera, besteak beste.

Zuzendaria: Olatz Altuna

Koordinatzailea: Belen Uranga

Partaide-babeslea: Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA)