Este apartado solo está disponible en euskera Ver

2014ko HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Lehiaketak baditu irabazleak

Aurtengo lehiaketak baditu dagoeneko irabazleak. Honakoak izan dira azaoraren 14an bildutako epai-mahaiaren iritziz aurkeztu diren lan hoberenak:

  • Lehen saria: Miren Artetxe Sarasola (Euskal Filologian lizantziatua eta doktoregai)

Bertsolaritzaren eragina Lapurdiko bertso-eskoletako gazteen identitatean eta hizkuntza erabileran
 
Saria: 1.500 € eta Jose Luis Zumetaren obra bat
  • Bigarren saria: Naiara Berasategi Sancho (Psikologia Sozialean doktore)

Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan. euskararen erabileran eta euskal kulturaren praktikan eragiten duten faktoreak
 
Saria: 1.000€
  • Hirugarren saria:  Josu Amezaga (NOR Ikerketa Taldea, UPV/EHU. GIzartea eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

Hizkuntza gutxituak komunikazio espazio nazionalen aldaketen aurrean
 
Saria: 700€

 

Lan sarituen muina biltzen dituzten artikuluak BAT Euskal Soziolinguistiak Argitalpenean bilduko dira 2014 urteko azken zenbakian (93.).

Sari-banaketa ekitaldia publikoa noiz eta non izango den datozen egunetan erabakiko da. Bertan, saria irabazi duten egileek euren lana aurkezteko aukera izango dute.

Epai-mahaia kide izan dira:

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari bat, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako ordezkari bat, BAT Soziolinguistika Aldizkariko ordezkari bat eta Soziolinguistika Klusterreko kide bat.

 

 

2013ko HAUSNARTU lehiaketaren sari-banaketa ikusteko sakatu hemen.

Aurreko ediziotako sariak ikusteko sakatu hemen

 

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN