Este apartado solo está disponible en euskera Ver

EUSKAL HERRIKO VII. KALE NEURKETAKO LANDA-LANA AMAITUTA

Hizkuntza-erabileraren Euskal Herriko Kale Neurketa 1989. urtean egin zen lehen aldiz, eta geroztik maiztasun jakin batekin (lau urtez behin hasieran, eta bost urtez behin gaur egun) sei alditan errepikatu da: 1993an, 1997an, 2001ean, 2006an, 2011n eta 2016an. Soziolinguistika Klusterrak izan du ikerketa aurrera eramateko ardura azken lau ediziotan (aurrez EKB-ren eta SEI-ren esku egon zen), eta VII. edizio honen datu-bilketa 2016ko udazkenean burutu dugu.

Ikerketa honen bidez, Euskal Herriko kaleetan hizkuntzek zer presentzia duten aztertzen dugu, eta gaur egun, euskararen egoera zertan den ezagutzeko ezinbesteko erreferentzia bilakatu dira datu hauek. Kale Neurketa metodologia aplikatuz (“Hizkuntza-erabilera behaketa bidez neurtzeko gida metodologikoa”, Altuna, O. eta Basurto, A. 2013 argitalpenean jasoa) lortzen ditugu emaitza horiek, eta hala, 2016. urteko VII. edizio honetan 400.000 hiztunetik gora behatu ditugu kalean hizketan. 129 udalerrietako kaleak izan dira behatuak edizio honetan, 255 neurtzaileen laguntzari esker, eta 170.080 elkarrizketen informazioa jaso dugu.

 

Bildutako informazio horren guztiaren azterketan murgildurik gaude momentu honetan. Ondorioz, emaitzak ekainean izango ditugu guztion eskura.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN