Soziolinguistika Klusterrak EHUko XXXVI Uda Ikastaroetan Zer egin ahozko komunikazioa eskolan lantzeko? izeneko tailerra antolatu du, 2017ko uztailaren 3an eta 4an izango dena Miramar Jauregian, eta bertan hizkuntza normalkuntzaren ikuspegitik, ahozko hizkuntza eskolan lantzeko garaian baliagarri gerta daitezkeen egiteko moduak aurkeztu eta esperimentatu nahi dira. Hala, gai honetan sakontzeko tresnak behar eta nahi dituen irakasle eta zuzendaritzako edota gainerako kideei begira jarrita sortutako proposamena da.
Tailer honek “Ahozko komunikazioa eskolan: azken hamarkadako ikerketa eta esperientzia berriak” 2015eko ikastaroaren jarraipen praktikoa izan nahi du eta bidez batez, 2016ko udako tailerrean izandako eskarmentua berrekarri. Honakoa eskaini nahi du:
- Hizkuntza normalkuntzaren ikuspegitik, ahozko hizkuntza eskolan lantzeko baliagarri gerta daitezkeen egiteko moduak ezagutu eta esperimentatzea.
- Eskolan, ahozko hizkuntzaren ezagutza eta erabilerari lotutako praktika onak zein izan daitezkeen ezagutu eta adibideak ezagutzea.
- Ahozko hizkuntza (edozein ikasgaitan) lantzeko oinarriak eta praktika onak ezagutzea.
Zer egin ahozko komunikazioa eskolan lantzeko? izeneko tailerraren egitaraua hemen topatuko duzue.
Matrikula prezioa: Maiatzaren 31ra bitarte: 60€. Ekainaren 1etik aurrera: 70€
Balio akademikoa: 20 ordu
Matrikula eta informazio gehiago: hemen