Este apartado solo está disponible en euskera Ver

Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarietako artikuluak Bat 117 aldizkarian irakurgai

Argitaratu berri da Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sarien 2020ko edizioan jasotako lanak biltzen dituen zenbaki berezia (117).

Bertan honako lan hauek irakur daitezke:

  1. saria. Eneko Gorri: “ONGI ETORRI. Euskaltzaletasuna sendotzeko ekosistema komunikatiboa”
  2. saria. Garikoitz Goikoetxea Etxeberria: “Euskara Tolosaldean: kartografia bat”
  3. saria. Ainhoa Morón Lasa eta Beñat Garaio Mendizabal: “Tokiko komunikabideak hizkuntza biziberritzeko eragile: Ipar Euskal Herriko eta Yukatan penintsulako hiru kasu-azterketa apreziatibo”

Horiez gain, saria jaso ez arren, zenbaki monografikoan argitaratu dira lehiaketan parte hartu duten  lan hauek ere:

  • Sergi Angulo Katediano: “Gasteizko Udalaren erabilera plana. Interes-taldeekiko elkarrizketa”
  • Enaitz Gutierrez Pozuelo: “Euskarazko kazetaritzako ahozko elkartrukeak aztergai: baldintza komunikatiboen eragina solasaren antolamenduan”

Zenbakia borobiltzeko, “Soziolinguistikaren munduko leihoa” atalean, nazioarteko soziolinguistikaren isla diren lau liburu berri aipatu dira, HABE liburutegiarekin lankidetzan.

Azkenik, BAT aldizkariko zenbaki honek 2020. urtean kanpo-ebaluatzaile gisa jardun duten unibertsitateko irakasleei nahiz ikertzaileei aitortza egin nahi izan die. BAT Soziolinguistika Aldizkariarentzat garrantzizkoa da adituen iritzia jasotzeko aukera izatea, eta eskertzekoa da erakutsitako ardura.

BAT soziolinguistika aldizkarian harpidetu nahiko bazenu, Soziolinguistika Klusterraren webgunean daude horretarako bideak eta informazio osagarria.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN