Este apartado solo está disponible en euskera Ver

Enpresen Erantzukizun Linguistikoa lantzeko eredua sortu dute Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak

Gidaren egileak Eralan proiektuaren zuzendari Auxkin Galarraga (UPV/EHU) eta koordinatzaile Belen Uranga (Soziolinguistika Klusterreko) dira. Hala ere, egileez gain, soziolinguistika, akademia eta enpresaren esparruko hainbat aditu eta eragilek parte hartu dute argitalpenaren sortze-prozesuan. Eralan proiektua Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesletzarekin garatzen da.

Eredua enpresaren borondatezko konpromisoan oinarritzen da, hizkuntza-aniztasunaren kudeaketa etengabeko hobekuntzaren ikuspegitik landu nahi duelako eta epe luzera enpresak ekarpen kultural eta sozial onuragarriak egin ditzakeelakoan.

Hizkuntzaren gaia kudeaketa-sistema orokorrean integratuta jorratzen du. Ez da, beraz, erantsitako jarduera soil bat; aitzitik, enpresaren helburu estrategiko orokorrak aberastera datorren ekimen-multzoa da. Zehazki, kalitate-sistemaren parte da. Ereduak ibilbide bat proposatzen du enpresek dagoeneko martxan dituzten etengabeko hobekuntza prozesuetan eta gizarte-erantzukizuna lantzeko metodologietan txertatzeko erantzukizun linguistikoa.

Ereduaren bertute nagusietako bat da enpresaren ezaugarrietara moldagarritasuna. Eredu ireki modura proposatzen da, enpresek autonomiaz beren ezaugarrietara egokitu dezaten. Aukera ematen da ereduaren zenbait atal lantzeko, batez ere, Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE) eskura dituzten baliabideetara eta aukeretara egokitzeko.

EEL Eredua enpresa batean egokitzeko eta aplikatzeko guztiz lagungarria da aholkulariek parte hartzea. Hala ere, enpresek beren kabuz ekin diezaiokete gida praktiko honetan jasotako tresnak eta jarraibideak aplikatzeari.

Enpresaren Erantzukizun Linguistikoa kudeatzeko Eredua (EEL Eredua). ERALAN5 gida

https://soziolinguistika.eus/eu/argitalpenak/enpresaren-erantzukizun-linguistikoa-kudeatzeko-eredua-eel-eredua

LG: G-823-2021

ISBN: 978-84-124784-0-2

Lizentzia: Creative Commons Aitortu-Partekatu-Berdin 4.0 Nazioartekoa (CC-BY-SA 4.0)

Orrialde kopurua: 68

Hizkuntza: Euskara

Euskarria: Digitala (PDF)

Egileak: Auxkin Galarraga (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Belen Uranga (Soziolinguistika Klusterra)

Aholkularitza taldea: Alberto Telleria (Eusko Jaurlaritza), Nekane Jauregi (Gipuzkoako Foru Aldundia), Juanjo Perez (Elhuyar), Igone Bastarrika Salegi, Gurutze Mendizabal Mujika eta Juanjo Ruiz Navarro (Emun), Mikel Urdangarin, Nerea Ibarluzea, Araitz Muguruza (AEK/AHIZE)

Babesleak: Eusko Jaurlaritza. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza eta Gipuzkoako Foru Aldundia. Hizkuntza Berdintasuneko Saila

Osaketa grafikoa: ZIRRIMARRA estudio grafikoa (Andoain)

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN