Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketaren 2021eko emaitzak dira Bat Soziolinguistika aldizkariaren 125. zenbakiaren ardatza. Ikerketak emandako emaitzak aurkezten dituen artikulu nagusiaz gain, hainbat adituk emaitza horien interpretaziorako norabidea seinalatzen duten artikuluak bildu dira aldizkarian:
- Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa. Euskal Herria, 2021. Emaitza nagusiak
Olatz Altuna Zumeta, Maialen Iñarra Arregi, Asier Basurto Arruti eta Belen Uranga Arakistain - Kaleen bilakaera eta euskararen erabilera. Zein da lotura?
Koldo Telleria Andueza, Irati Otamendi-Irizar eta Oihana Santolaria del Campo - Zer gertatzen ari da udalerri euskaldunetan?
Garikoitz Goikoetxea Etxeberria - Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa Gasteizen. Hainbat apunte
Alex Vadillo Otxoa - Zer erakusten du adinak kale-erabileran?
Iñaki Martinez de Luna - Euskararen erresaka etenezina eta Sisifo
Xabier Aierdi Urraza - Hizkuntzen kale neurketaz, euskaltzaleen topagunearen talaiatik
Kike Amonarriz Gorria
Horrez gain, GUREAN atalean beste ikerketa baten berri ematen duen artikulua aurkezten da. Agirre Lehendakaria Center-ek gazteek euskararen erabilerarekiko duten pertzepzioaren ingurukoa:
- Gazteen pertzepzioa euskararen erabileraren inguruan
Julen Larrañaga Martinez de Agirre, Leire Cancio Orueta, Gorka Espiau Idoiaga eta Jokin Lekuona Zabala
Bukatzeko, aldizkariko “Soziolinguistikaren munduko leihoa” atalaren barruan Diversifying family language policy, Multilingualism and identity, One hundred years of Irish language policy (1922-2022) eta Family language policy liburuen erreseinak topa litezke. Gainera, ohi bezala, atal honetan nazioarteko soziolinguistikako lau libururen berri ematen da, HABE liburutegiarekin lankidetzan.
BAT soziolinguistika aldizkarian harpidetu nahiko bazenu, Aldizkariaren webgunean daude horretarako bideak eta informazio osagarria.