Dagoeneko egin da VII. HAUSNARTU Soziolinguistika sarietarako deialdia (2014). Lehiaketaren helburua euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. Eta baita euskararen inguruko soziolinguistika-arloko hausnarketa-lanak sustatzea. Oinarriak eta informazio gehigarria web gunean
Sariak:
-
Lehena 1.500€ eta Jose Luis Zumetaren litografia
-
Bigarrena: 1.000€
-
Hirugarrena: 700€
Aurkezten diren lanak euskararen gaineko berariazko garapen teorikoak nahiz kanpoan landutako gerapenetatik euskararen egoera aztertzeko eta ulertzeko egokitzapenak izan daitezke.
Lanak teorikoak, teorien aplikaziokoak -edo ikerketa aplikatukoak- edota saiakera-arlokoak izango dira eta aurretik argitaratu gabeak izango dira. Beste zientzia arlo batzuetatik euskararen egoerara egokitutako beste lan ildo batzuk ere aurkeztu ahal izango dira (antropologiatik, historiatik, informatikatik, fisikatik e.a.).