2016. urtean ere jarraipena izango du bi erakundeon arteko lankidetzak, atzoko ekitaldian prentsa aurrean adierazi zen moduan.
Hitzarmen honen helburu nagusia da euskararen egoera sozialari buruzko ikerketa eta jakintza kudeatzeko proiektuak garatu ahal izatea. Bide horretatik hainbat proiekturen garapena ahalbidetuko da, bai euskararen egoera modu zientifiko eta sistematikoan ezagutzeko eta baita ere euskararen erabilera sozialaren inguruan ikerketa egiteko, bai oinarrizkoa eta bai aplikatua.
Lankidetza honen testuinguruan eta helburu horiekin, ondorengo proiektuak lagunduko dira diruz Aldundiaren aldetik 2016an: Hausnartu Euskal Soziolinguistika Sariak, Euskararen Adierazle Sistema (EAS), Liderrak eredu (EraLan 4), Berbekin proiektua, Aldahitz proiektua, BAT aldizkaria, Euskal Herriko Kale Erabileraren VII. edizioa, Euskal Herriko soziolinguistika arlorako proposamena, Tokian tokiko hizkuntza aktibazioa proiektua, Bilakaera soziolinguistikoa proiektua eta Gazteen hizkuntza erabilera proiektua.