Soziolinguistika Klusterrak antolaturiko VI. Hausnartu Soziolinguistika Sariak erabaki ziren 2013ko abenduaren 20an buruturiko epai-mahaiaren bileran. Aurtengo sariak honako egile eta lanei ematea erabaki da:
- Lehen saria, 1.500 €. «Lantokietako ahozko erabileraren neurketak. Interpretaziorako hainbat gako». EMUN Koop. E. (Haritz Goikoetxea).
- Bigarren saria, 1.000 €. «Ingurune euskalduneko gazteak eta hizkuntza idatzia, eskolan eta eskolatik kanpo». Garbiñe Bereziartua. DREAM Taldea, EHU.
- Hirugarren saria, 700 €. «Sormen-ekosistema bat euskarazko komunikazioarentzat». Goio Arana, Eneko Bidegain, Txema Egaña, Aitor Zuberogoitia. HUHEZI.
Sari-banaketa publikoari zabalik izango den ekitaldian egingo da. Ekitaldi horren data eta lekua datozen egunetan zehaztuko da.