Este apartado solo está disponible en euskera Ver

Eneko Barberenak irabazi du Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika saria multinazionalen hizkuntza politika egokirako gakoen gaineko lanarekin

Bigarren saria Garikoitz Goikoetxeak jasoko du, azken datu soziolinguistikoen arabera euskararen geografia berria proposatzen duen lanagatik.

Jone Miren Hernandez eta Marta Luxanentzat izango da hirugarrena, generoak hiztunen kategorizazioan eta errepresentazioan duen eraginari buruzko lanagatik.

Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituzten sarien banaketa ekitaldia abenduaren 14an izango da Donostian; UPV/EHUren Karlos Santamaria Liburutegiko Txillardegi Aretoan, arratsaldeko 5etatik aurrera.

Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sarien 2023ko edizioan garaile izan diren lanak honakoak izan dira:

Lehen saria (2.000 €): Multinazionalen hizkuntza politika egokirako hainbat gako (Eneko Barberena Mondragon)

Bigarren saria (1.300 €): Euskararen geografia berria (Garikoitz Goikoetxea Etxeberria)

Hirugarren saria (1.000 €): Hiztunaren genero nahasmendua. Hizkuntza gutxituak, euskara eta generizazio prozesuak (Jone M. Hernández García  eta Marta Luxan Serrano)

Lan irabazleen egileei sariak banatzeko eta lan horien laburpenak jendaurrean aurkezteko ekitaldia antolatu dute Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak.

  • Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sarien Banaketa Ekitaldia
  • Abenduak 14, osteguna
  • 17:00-19:00
  • Txillardegi Aretoa – Karlos Santamaria Liburutegia – UPV/EHU, Donostia

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN