Euskararen sozializazioari eta transmisioari buruzko mintegia

Sozializazio eta transmisio mintegia

Euskararen sozializazioari eta transmisioari buruzko mintegian, euskararen erabileraz arduratuta, erabilerarako ezinbestekoa den transmisioaren gakoa lantzen dugu, beti ere sozializazioa bera ere transmisiorako modu bat bezala ulertuta.

Transmisioak gaitasuna ezezik, hizkuntzarekiko baloreak eta ardura ere dakartza. Gure ondorengoei eta ingurukoei ematen diegunean hizkuntza horrekiko begirunea erakusten diegu, balekoa dela esaten ari gara eta eurona ere badela adierazten diegu. Gai hau hain garrantzitsua izanik, ezinbestekoa da alor hau aintzat hartzea, modu estrategikoan lantzea eta plangitzak definitzea. Asko gara honen gainean lanean dihardugun euskara elkarte, instituzio, aisialdi talde, irakasle edota guraso elkarteak. Gaiaren inguruan adituak eta puntako hizlariak ekartzeaz gain, gaia askotariko ikuspegitik lantzen saiatzen gara, askotariko estrategia eta plangintza koordinatuen beharra dagoela uste dugulako.

Hemen duzue 2026ko egitaraua (PDF formatuan).

Fecha

May 12 2026

Hora

Todo el día

Más Información

Leer más

Localización

Ipurua
Eibar

Organizador

Eta kitto euskara elkartea
Web
https://etakitto.eus/
Leer más