Soziolinguistika albistaria
7.zenbakia
2017ko urtarrilak 11 – urtarrilak 24
Soziolinguistika Klusterreko albisteak
Hausnartu Sari-banaketa otsailaren 3an
Mario Zapatak, Txerra Rodriguezek eta Irati Lizeagak jasoko dituzte aurten IX. HAUSNARTU Sariak, San
Telmo Museoan, otsailaren 3an izango den ekitaldian. Egileek lanak aurkezteko aukera izango dute,
bertan, eta horrez gain, ETBko saioan oinarritutako “Tribuaren berbak” material didaktikoaren
aurkezpena egingo dute Kike Amonarrizek, Iñaki Zapirainek eta Josune Zabalak.
Soziolinguistika Klusterreko Josune Zabala AEKren VI. Didaktika Topaketan
Euskararen eta euskal soziolinguistikaren inguruko ikerketa lanetan dabil Josune eta horri buruzko saioa
eskainiko du AEKren Didaktika Topaketan.
Bangor Unibertsitateko Arwel Williams ikerlaria Klusterrean bisitan
Eusle metodologia hurbiletik ezagutzeko Bangor Unibertsitateko Arwel Williams ikerlaria Klusterrean izan
da bisitan.
Ikerketak
1991tik lehendabizikoz euskararen erabilpenak gora egin du Nafarroan
Inkesta Soziolinguistikoa bost urtean behin egiten da Euskal Herri osoan. Nafarroako datuen berri eman,
eta datozen asteetan aurkeztuko dituzte parlamentuan. Nafarroan, maiatzean egin zuen landa lana
Ikertalde enpresak, hain zuzen ere, euskararen inguruko bi polemika piztuta zeudenean: Lan Eskaintza
Publikoaren eta euskarazko haur eskolen ingurukoak. Garrantzitsua da datua, biek ala biek eragina izanen
baitzuten emaitzan.
Jardunaldi, hitzaldi eta ikastaroak
Topaldia urtarrilaren 25 eta 26an, zubigintza ardatz
Urtarrilaren 25 eta 26an egingo da Durangoko Landako elkartegian aurtengo Topaldia. “Euskararen herria:
zubiak eta palankak” izenburuko jardunaldiotan, zubigintza izango da gai nagusia.
El segon cicle de sociolingüística a les Terres de l’Ebre abordarà la situació de la llengua catalana a
l’escola i entre els joves
El II Cicle de Conferències sobre Sociolingüística a les Terres de l’Ebre “Llengua, societat i poder”,
porta enguany el títol de “L’escola i la revitalització del català: la llengua a l’aula i al pati”.
Cinquena sessió del Seminari de Sociolingüística i Política Lingüística del CUSC-UB
Aquest divendres 13 de gener del 2017 tindrà lloc la cinquena sessió del curs 2016/2017 del Seminari de
sociolingüística i política lingüística del CUSC. En aquesta ocasió, Natxo Sorolla (URV, Xarxa Cruscat i CUSCUB) comentarà el llibre de John Edwards, Minority Languages and Group Identity. Cases and Categories
(Amsterdam/Philadelphia: John Benjamins, 2010).
Sociolinguistics Summer School (Barcelona)
El comité organitzador de la 8a edició de la Sociolinguistics Summer School estem molt satisfets de podervos anunciar la celebració d’aquest esdeveniment a la Universitat Oberta de Catalunya del 4 al 7 de juliol
del 2017.
X Jornades dels Drets Lingüístics (JDL 2016): «Avaluar les polítiques lingüístiques: quins objectius,
criteris, indicadors?» – Anton Ferret
Els estudis sobre les polítiques lingüístiques i la planificació lingüística estan fent un gir cap a l’avaluació
de l’eficàcia des d’una perspectiva més general d’avaluació de polítiques públiques.
Liburuak eta artikulu zientifikoak
BAT aldizkaria: argitalpen berriak
Euskararen bilakaera soziolinguistikoa (1981 – 2011) (I)
Euskararen bilakaera soziolinguistikoa (1981 – 2011) (II)
Unibertsitatearen erantzukizun soziala euskararekiko
Plurilingual corpora and polylanguaging, where corpus linguistics meets contact linguistics
Language contact and multilingualism issues are addressed by such diverse research traditions that we
consider corpora and data exchange as good ways to make these traditions speak to one another.
International Journal of Multilingualism, Volume 14, Issue 1, February 2017
Adult Multilingualism: Processes and Practices. Guest Editor: Jasone Cenoz
Bestelako albisteak
Zer da hizkuntzalaritza konputazionala? (K.Sarasola, Zientzia Kaiera)
Zientzia Kaiera (2017-01-20): Zer da hizkuntzaren prozesamendua? UPV/EHUko “Kultura Zientifikoa”
Katedrak gure ikertaldeko kidea den Kepa Sarasolarekin bideo bat grabatu du Hizkuntzalaritza
Konputazionala zer den azaltzeko.
Erika Mendibil (Fagor Arrasate): “Inguruak hainbat hizkuntza erabiltzea eskatzen digu, baina euskarari
uko egin gabe eta lekuan lekuko hizkuntzari lekua eginda”
Erika Mendibil Fagor Arrasateko pertsonal burua eta euskara koordinatzailea da 2008tik. Bera izan da
hizkuntz aniztasunaren kudeaketa proiektua gidatu duena, 2015ean lanketa prozesua hasi eta 2016ko
urrian Kontseilu Errektoreak onartu duen arte.
«Hizkuntza kontrolatzeari utzi behar zaio»
Hizkuntzaren biziberritzeak eskolatik komunitatera igaro behar duela uste du Julia Sallabankek.
Nabarmendu du ez dagoela konponbide tekniko eta teknologikorik: «Guk biziberrituko dugu gure
hizkuntza».
“Izan, egin, eragin” gogoeta egiten ari da Euskal Herrian Euskaraz
Barne gogoeta egiten ari da Euskal Herrian Euskaraz. “Izan, egin, eragin” izena hartu duen gogoeta
txostena zabaldu eta ekarpena egiteko aukera izan dute Euskal Herrian Euskarazeko kideek eta baita
gainontzeko euskaltzaleek ere.