Ahots entzungarriak, hizkuntza ikusezinak: hizkuntza gutxituen aitortza eta sailkapena munduan.

  • RECLAM Nazioarteko Kolokioa
  • 2025eko azaroaren 17-18-19
  • Maison des Sciences Humaines de Bordeaux

 

Gai nagusia:

«Hizkuntza gutxitu» terminoak, Blanchet-ek (2005) «gutxiengo», «gutxitze» eta «gutxitasun»
kontzeptu-eremuaren inguruan eginiko teorizazioaren ildotik, egiturazko hierarkizazio prozesu
sozio-politiko bat nabarmentzen dute. Horri esker, hizkuntza horiek eta haien hiztunek jasaten
dituzten ondorioak hobeto uler daitezke. Hala ere, terminologia ugaria dago, eta hizkuntza
bakoitzaren testuinguruaren arabera aldatzen da (estatusa, eremu geografikoa, kulturala,
linguistikoa, etab.). Halaber, sailkapena egiten duen aktorearen ikuspegia (akademikoa, militantea,
etab.) eta sailkapenaren helburua (aitortza ofiziala bilatzea, estatuaren neutraltasuna bermatzea,
etab.) ere kontuan hartu behar dira. Horrenbestez, beharrezkoa da ikuspegi global bat garatzea eta
diziplina arteko eta kultura arteko elkarrizketa sustatzea, munduko txoko ezberdinetako
esperientziak eta ikerketa-praktika eraginkorrak partekatzeko.

2025eko urtarrilaren 21ean eta 22an Bordelen egindako frantziar-brasildar lehen lantegiaren
ondotik, RECLAM Nazioarteko Kolokioak (2025eko azaroaren 17-18-19) hiru ardatz nagusi izanen
ditu: sailkapena, transmisioa eta epistemologia.

Plazer handiz jakinarazten dugu Philippe Blanchet (Renneseko Unibertsitatea, Frantzia)
soziolinguista eta Valdir Heitor Barzotto (São Pauloko Unibertsitatea, Brasil) hizkuntzalari eta
didaktikan aditua gurekin izanen direla eta hitzaldi nagusiak eskainiko dituztela.

Kolokioan parte hartzeko, profil anitzeko pertsonak bilatzen ditugu:

  • Irakasle-ikertzaileak
  • Doktoregaiak
  • Esparru akademikotik kanpoko eragileak (adibidez, hizkuntzen biziberritzean lan egiten
    duten elkarteetako kideak)

Parte hartzaileek azpiko hiru ardatzetariko batean kokatu beharko dute haien proposamena:

1. Hizkuntza gutxituen sailkapena

Hizkuntzen sailkapenari dagokionez, terminologia eta hura definitzeko erabiltzen diren kontzeptuak
aztertuko dira. Adibidez, «langue d’appartenance» (Defays, 2018) eta «langue d’identification»
(Fabà Prats eta Torres-Pla, 2019) sinonimotzat hartzen ahal dira? Termino horiek lege-esparruan ere
eragina dute, hizkuntza ofizialen eta nazionalen hautaketatik hasi eta hizkuntza horien (ez)
aitortzaraino. Nazio edo talde baten identifikaziorako elementu gisa gartzen dira eta horrek ondorio
juridikoak ditu (irakaskuntza, administrazioarekin harremanak izateko hizkuntza…) eta beraz
Estatuentzako auzi garrantzitsua dira. Momentukoz arlo juridikoan ez da lan askorik argitaratu
(Bertile, 2008), horregatik alderdi hori mahain gainean jartzea biziki interesgarria da.

Gai honi loturiko aztergaiek artean honako azpigaiak lantzen ahalko dituzte:

  • Hizkuntzen sailkapena eta eskubide linguistikoak
  • Hizkuntza gutxituen sailkapenaren teorizazioa
  • Kasu azterketak: hizkuntza baten edo batzuen sailkapena testuinguru jakin batean
  • Hizkuntza gutxituak testu juridikoetan eta legeetan nazio batean edo nazioartean
  • Terminologiaren erabilera Estatuen hizkuntza-politiketan
  • Hizkuntza-komunitateek terminologia berreskuratzea
  • Terminologiaren rola hizkuntza sailkapenaren/aitortzaren eta Estatuen hizkuntza politiken arteko harremanetan.

2. Hizkuntza gutxituen transmisioa

Hizkuntza bat biziko bafa, belaunaldiz belaunaldi transmititu behar da. Hori bereziki garrantzitsua
da desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzen kasuan. Atal honetan honakoan landuko dira, besteak
beste: hizkuntza jabekuntza, irakaskuntza-ikasketa (Barzottoren (2004) proposamenari segika,
ikasleen hizkuntza aldaerak hizkuntza estandar edo bateratuarekin batera irakasteko
proposamenaren ildotik), hizkuntza politikak eta familiako hizkuntza politika (Haque, 2019), edo
aldaera estandarraren lekua (Andión & Gil, 2013) eta polinomiaren aintzat hartze didaktikoa
(Ottavi, 2010).

Beraz, gai honi loturiko aztergaiek artean honako azpigaiak lantzen ahalko dituzte:

  • Hizkuntza gutxituen transmisio-metodoak
  • Hizkuntza-transmisioa eta militantzia
  • Hizkuntzaren eta erabileren irudikapena
  • Memoria historikoa: transmisiorako zubi bat?
  • Familia-politika linguistikoak
  • Familia mailako transmisiotik eskolara: eskolaren papera transmisioan
  • Aniztasun linguistikoaren didaktizazioa eta hizkuntza estandarraren rola

3. Epistemologia: hizkuntza gutxituak eta ekoizpen zientifikoa

Katalan-okzitan sociolinguistikaren ildotik, «periferikoa» ere deitua (Lafont, 1997; Boyer, 2012),
ikertzaileak hizkuntza gutxituen eremuan duen kokapena aztertu beharra dago (Agresti, 2020). Nor
ari da minorazioaren inguruko ikerketan, nola, zergatik, norekin eta zein zilegitasunekin? Zein leku
eman behar zaie hiztunei eta hizkuntza-komunitateei ikerketa-prozesuan? Gizarte zibilak bere
egiten al ditu unibertsitateko ikerketen emaitzak? Galdera horiek aukera anitz eskaintzen dituzte
hainbat jatorritako eta geografia-eremu desberdinetako ikertzaileen parte-hartzerako, baita
hizkuntza gutxituen komunitateetako kideen ekarpenetarako ere. Kontzeptu batzuk lantzeko gomita
luzatuko da, hala nola ikuspegi etikoa/emikoa (Sardan, 1998), hizkuntza-plangintza «goitik behera»,
«behetik gora» edo «tarteko mailan», edota Linguistique Pour le Développement mugimendua
(Métangmo-Tatou, 2020; Zouogbo (arg.), 2022), Afrikan bereziki garatua. Horrez gain, ekoizpen
zientifikoetan eta diskurtso ofizialetan egiten den hizkuntzaren irudiakapenaren azterketak aukera
ematen du ulertzeko ez bakarrik egokitzapen eta inkorporazio prozesu linguistikoak, baizik eta
unibertsitateko ekoizpenak nola laguntzen duen, zuzenean edo zeharka, hizkuntza-politikan eta
nortasun kultural zein linguistikoen garapenean.

Gai honi loturiko aztergaiek artean honako azpigaiak lantzen ahalko dituzte:

  • Hizkuntza gutxituen irudia testu akademikoetan
  • Hizkuntza gutxituetan ezagutza sortu eta transmititzea
  • Hizkuntza gutxituen dibulgazio zientifikoa
  • “Publish, Perish… or Resist ?” hizkuntza gutxituak ekoizpen zientifikoan
  • Hizkuntza gutxituak giza zientzietan: faszinazio akademikoaren eta bazterkeria instituzionalaren artean

Kolokioaren hizkuntzak

Bizi dugun kultura akademikoak pentsarazi digu eleaniztasuna eskatzen duten espazioak sortzeak
arazo logistikoa esan nahi duela eta zaila dela gure emaitza zientifikoak eta gure proiektuak
testuinguru horretan partekatzea. Erronka honakoa da beraz: nola sortu espazio inklusibo bat,
elkarren arteko ulermena bermatuz? Galdera horrek erronka bat suposatzen du baliabide material
aski ez dituzten komunitate akademikoentzat.

Are gehiago aztergaia hizkuntza gutxituak diren kasuetan. Izan ere, bizi dugun diglosiaz arituko
gara eta usu horretarako hizkuntza handietara jo ohi dugu; beraz paradoxa baten aitzinean aurkitzen
gara, egoera betikotzea eragin dezakeena. Nola egin aurre egoera kontraesankor horri?
RECLAMentzat, galdera hau bai aztergai bai erronka da gure kongresuaren antolaketan. Hori dela
eta, gure antolaketa-lanaren parte garrantzitsu bat hizkuntza-politika ahalik eta eraginkorrena
diseinatzea izan da, eta horretan aritu ginen 2025eko urtarrilean egin genuen lehenengo lantegian.
Bertan, komunikazio formatu eleanitz desberdinak esperimentatzeko aukera izan genuen. Galdera
egin genion geure buruari ahozko komunikazioetan erabilitako hizkuntzen kopuruaren mugen
inguruan, baita ulermena bermatzeko euskarri eleanitzak sortzearen garrantziaz ere. Horretarako,
galdetegi baten bidez, parte-hartzaileen (hizlari eta entzuleen) iritziak jaso genituen ekitaldiaren
esperientzia linguistikoari buruz. Jasotako iritzi horiek oinarri izango dira nazioarteko kongresurako
ulermena errazteko gure baliabideak hobetzeko.

Horregatik, zure komunikazioaren laburpena bi hizkuntzatan idaztea proposatzen dizugu (frantsesa,
portugesa, gaztelania edo ingelesa). Hizkuntza gutxitu baten hiztuna bazara, zure hizkuntzan ere
gehigarri bat aurkez dezakezu.

RECLAM: proiektu inklusiboa elkarrekin lan egiteko:

RECLAMek komunitate linguistiko gutxituen kideak inplikatu nahi ditu bai eztabaidetan, bai
ekitaldiaren antolaketan. Horregatik, hainbat espazio akademiatik kanpoko aktoreentzat zabalik
izanen dira, hala nola: testigantzak eta hizkuntza-biziberritze proiektuen aurkezpenak, etab..
Gainera, tokiko hizkuntza eta kulturak ezagutzeko jarduerak eskainiko dira (okzitaniera, euskara),
tokiko elkarteekin elkarlanean.

Parte hartzeko baldintzak

Laburpenak (gehienez 300 hitz, bibliografia kenduta) 2025eko maiatzaren 4a baino lehen igorri
beharko dira helbide honetara: comite.languesminorisees@gmail.com Laburpenak anonimoak
izanen dira, eta gutxienez bi hizkuntzatan idatzi beharko dira (frantsesa, portugesa, gaztelania edo
ingelesa). Hizkuntza gutxitu batean laburpen osagarri bat gehitu daiteke.

Bidalketa formatua:

  • Dokumentu bat (.doc / .docx, Times New Roman, 12pt)
  • Mezuaren gaia: “Proposition de communication”
  • Mezuaren barnean, honako informazioa:
    • Izena (letra xehez) eta ABIZENA (letra larriz)
    • Erakundea
    • Estatusa (irakasle, doktoregai, elkarteko kide…)
    • Komunikazioaren izenburua
    • Gako-hitzak (5 gehienez)
    • Aukeratutako ardatza(k)
    • Zure hizkuntza-gaitasunak ahozko eta idatzizko (diaporama) aurkezpenentzat
    • Kolokioan fisikoki edo telematikoki parte hartuko duzun zehaztu (bi modalitateak
      onartuko dira, baina parte hartze handia izanez gero bertaratu daitezkeenen
      aurkezpenei lehentasuna emanen zaie)

Beste galdera edo zalantzarik baduzue, gurekin harremanetan sar zaitezkete ondoko helbidean: comite.languesminorisees@gmail.com

Egutegia:

  • Proposamenen bidalketarako azken data: 2025eko maiatzaren 4a
  • Onarpenen erantzuna: 2025eko ekainaren erdialdea
  • Kolokioa: 2025eko azaroaren 17-18-19

Kolektiboa:

RECLAM Kolektiboa (REconnaissance et Catégorisation des LAngues Minor(is)ées – «oihartzuna»
esan nahi du gaskoi-okzitanieraz) Bordele Montaigne Unibertsitateko (UBM) eta São Pauloko
Unibertsitateko (USP) sei ikertzaile gaztek osatzen dute, beren ikerketa-zuzendarien babesarekin:

  • Giovanni AGRESTI, Hizkuntzalaritzako Unibertsitateko Irakaslea Bordele Montaigne
    Unibertsitatean (Frantzia) eta Hizkuntzalaritza, Hizkuntza eta Itzulpengintzako Irakasle
    Titularra – Frantses Hizkuntza Napoliko Federico II Unibertsitatean (Italia).
  • Valdir Heitor BARZOTTO, Unibertsitateko Irakasle Titularra eta São Pauloko Hezkuntza
    Unibertsitateko (Brasil) Zuzendariordea.

Antolakuntza taldeko kideak:

  • Giovanni AGRESTI (IKER, Université Bordeaux Montaigne)
  • Camille GUICHARD-LIBERSAC (IKER, Université Bordeaux Montaigne et Programa FLP, FFLCH, Universidade de São Paulo)
  • Paula Alexandra MONTENEGRO GÓMEZ (CLLE-Montaigne, Projet PaRL, Université Bordeaux Montaigne)
  • Lucie PAILLET (IKER, Université Bordeaux Montaigne)
  • Natália PENITENTE ANDRADE (Programa FLP, FFLCH, Universidade de São Paulo)
  • Lucie ROBERT (IKER, Université Bordeaux Montaigne)
  • Marie SARRAUTE-ARMENTIA (IKER, Université Bordeaux Montaigne)

Talde zientifikoa:

  • ANGELO Denise (Australian National University, Australie)
  • BARZOTTO Valdir (Universidade de São Paulo, Brésil)
  • BERTILE Véronique (CERCCLE, Université de Bordeaux, France)
  • BLANCHET Philippe (BLM-CELTIC, Université de Rennes 2, France)
  • BUSQUETS Joan (CLLE-Montaigne, Université de Bordeaux Montaigne, France)
  • CASTETS Rémi (D2IA, Université de Bordeaux Montaigne, France)
  • CHATEAUREYNAUD Marie-Anne (LAB-E3D, Université de Bordeaux, France)
  • DJORDJEVIC-LÉONARD Ksenija (DIPRALANG, Université de Montpellier 3, France)
  • FERNANDES Carla (AMERIBER, Université Bordeaux Montaigne, France)
  • GUILLIOT Nicolas (CLLE-Montaigne, Université de Bordeaux Montaigne, France)
  • LAUNEY Michel (Professeur honoraire à l’Université Paris-Cité France, directeur de recherche honoraire à l’IRD-Guyane, France)
  • LÉONARD Jean-Léo (DIPRALANG, Université de Montpellier 3, France)
  • MOYA Sindy (Pontificia Universidad Javeriana, Colombie)
  • OLÇOMENDY Argia (IKER, Université Bordeaux Montaigne, France)
  • PRADEAU Coraline (DYLIS, Université de Rouen, France)
  • RIOLFI Claudia (Universidade de São Paulo, Brésil)
  • STULIC Ana (AMERIBER, Université Bordeaux Montaigne, France)
  • SUZUKI Elli (D2IA, Université de Bordeaux Montaigne, France)
  • VIAUT Alain (Chercheur émérite au CNRS, France)
  • VILLA PEREZ Valeria (CLLE-Montaigne, Université de Bordeaux Montaigne, France)
  • ZOUOGBO Jean-Philippe (CLILLAC, Université Paris Cité, France)

Fecha

Nov 17 - 19 2025

Hora

Todo el día

Más Información

Leer más
Leer más