Euskarazko kirola ehuntzen: pertsonak, esperientziak, aukerak (Uda Ikastaroa)
Aurkezpena
Kirola euskararen erabilerarako gune estrategikoa da: entrenamenduetan, lehiaketetan, zuzendaritza-lanetan, komunikazioan eta harreman sareetan. Euskal Herrian badira dagoeneko euskaraz lan egiten duten edo euskaraz aritzeko konpromisoa duten kirol arloko pertsona asko, baina askotan elkar ezagutu gabe edo modu isolatuan jarduten dute.
Jarduera honen abiapuntua da errealitate hori: badago oinarri bat, badago praktika, baina loturak identifikatu eta aktibatzeko espazio kontzienteak falta dira. Topaketa honek ez du helburu prestakuntza tekniko bat eskaintzea, baizik eta elkar ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta etorkizuneko elkarlan posibleak irudikatzeko gune bat sortzea.
Jardunaldi hau UEUk eta Kirolean Aholkulab Kooperatibak lankidetzan antolatu dute.
Koordinatzaileak
- Aritz Olagoi Olazabal (Kirolean Euskaraz)
Irakasleak
Helburuak
- Kirolaren esparruan euskaraz jarduten duten edo jardun nahi duten eragileak identifikatzea.
- Esperientzia errealak eta askotarikoak mahai gainean jartzea (profesionalak zein boluntarioak).
- Parte-hartzaileen artean konfiantzan oinarritutako harremanak sortzea.
- Etorkizunean elkarrekin pentsatzeko eta ekiteko oinarriak jartzea.
Nori zuzenduta
Ikastaro hau kirolean euskaraz egiten duten edo euskaraz aritu nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dago: kirol elkarteetako eta federazioetako kideei, entrenatzaile eta hezitzaileei, kirolariei eta udaletako arlo desberdinetako teknikari edo ordezkariei…Kirolariak eta kirola euskaraz bizitzen duten edo bizi nahi duten orok dute lekua topaketa honetan.
