«EUSLE metodologia ezagutu» mintegia
Euskara egunerokoan gehiago erabiltzeko ariketan, EUSLE metodologia berrikuntza franko ekartzen ari da Hego Euskal Herriko lan-munduan. Eusleak (eutsi, atxiki) lotura zuzena badu Euskaraldian ezagutu dugun Ahobiziarekin, baina hamabost eguneko ariketa izan beharrean, eguneroko antolaketan eragitea du xede.
Gure inguruan baditugu metodologia hori eskertuko luketen pertsonak: euskara ikasi berri duen agente publikoa, erdaretan usu ari diren gazteak, euskaraz funtzionatu nahiko lukeen lantaldea… euskara egonkortzeko zailtasunetan den publiko hori laguntzen ikasten hasi nahi baduzu, zato EUSLE metodologia ezagutzera!
> Zer: «EUSLE metodologia ezagutu» mintegia
> Norekin: Pablo Suberbiola (Soziolinguistika Klusterra)
> Noiz: Abenduak 1, 14:00>17:00
> Non: Bidarrain, Plaza ondoko gela publikoan
Euskararen Urtaroaren karietara antolatua, izena ematea beharrezkoa hemen: urtaroa@communaute-paysbasque.fr
EUSLE Metodoaz info +: https://soziolinguistika.eus/eu/proiektua/aldahitz-ikerketa/
EUSKARAREN URTAROA
Euskal Elkargoa eta Herriko Etxe zein elkarteen lankidetzan, ehun bat hitzordu antolatu dira azaroaren 19tik abenduaren 3ra: ikuskizunak, hitzaldiak, erakusketak, tailerrak, jokoak, bisita gidatuak, mendi ibilaldiak…
2021eko edizioaren gertakari nagusiak
- Hitzordu anitz Larresoro, Baiona edo Ligin, euskal kantuak ezagutu edo berriz ezagutzeko, Niko Etxart, Mikel Markez, Eñaut Elorrieta, Aire Ahizpak eta Rafa Rueda kantariak eta Xabier Itzaina eta Gotzon Barandiaran ikerlari eta idazleak bilduko dituzten hitzaldien karietara. Eta kantuz aritzeko: arte-terapeuta batek Ezpeletan eskaini musika eta gastronomia tailerra, bi kantu ikastaldi Makean, kantu gaualdia Anhauzen eta karaokea Bardozen.
- “Artea eta ondarea” 10 bisita gidatu, Euskal Elkargoko Turismo Bulegoak edo Spacejunk-ek antolaturik: Getaria, Donibane Garazi eta Sarako herrien bisitak eta Baionako auzoetan karrikako artelanen ezagutza.
- Tailer anitz argazkigintza, filmen bikoizketa, serigrafia, konpostatzea, dantza eta beste gauza anitz egiten ikasteko.
- “Praktika artistikoaren bidezko filosofia” tailer-zikloa, Olatz Perez irakaslearekin, Hendaia, Hazparne eta Maulen, familian antolatu hitzorduen edo Zinegin festibalaren karietara.
Euskararen Urtaroa euskaldunei –hiztun berri edo zaharrei– zuzentzen bazaie ere, aldibereko itzulpenei eta filmen azpitituluei esker hitzordu batzuk egokituko dira erdaldunentzat.