III Euskal Mundu Biltzarra – From Basque to the World
Zer da?
III Euskal Mundu Biltzarra – From Basque to the World nazioarteko kongresu estrategikoa da, euskararen eta hizkuntza gutxituen etorkizuna ikuspegi akademiko, sozial eta instituzionaletik aztertzeko.
Helburuak
Biltzarraren xedea da euskararen erabilerari eta gizarte-aldaketei lotutako erronka nagusiak aztertzea, herri gisa indartuta eta kohesio sozialean aurrera eginez eta, era berean, munduko hizkuntza gutxituen egoera, biziberritze prozesu, proiektu eraldatzaile eta ibilbideei errepasoa egin eta ezagutza partekatu.
Kongresu honek aukera emango du:
- Politika publikoen norabidea kontrastatzeko
- Proiektu eraldatzaileen ikaskuntzak partekatzeko
- Nazioarteko ezagutza txertatzeko
- Komunitatearen ahotsak entzun eta integratzeko
Azken batean, etorkizunerako konpromiso kolektibo bat eraikitzeko.
Zergatik da beharrezkoa kongresu hau?
Hizkuntzak ez dira soilik komunikazio tresnak. Hizkuntza komunitate bat lotzen duena da da, kultura baten oinarria eta etorkizun partekatu baten adierazpena.
Azken hamarkadetan, Euskadik hizkuntza biziberritze prozesu garrantzitsua egin du. Gaur inoiz baino euskaldun gehiago gara, eta gazteen artean inoizko ezagutza mailarik handiena dugu. Hala ere, gizartea azkar aldatzen ari da: globalizazioa, digitalizazioa, migrazio fluxuak eta gero eta aniztasun handiagoa dira gure testuinguru berria.
Testuinguru honetan, euskararen, eta oro har hizkuntza gutxituen, erronka nagusia erabileran dago. Horregatik, beharrezkoa da gogoeta kolektibo bat egitea, euskararen etorkizuna komunitate osoarekin batera pentsatzeko.
Nori zuzenduta dago?
Hizkuntza gutxituen eta bereziki euskararen etorkizunean eragin nahi duten pertsona eta erakunde guztiei:
- Arlo akademikoko adituei
- Administrazio publikoetako arduradunei
- Gizarte-eragileei
- Enpresa eta sektore sozioekonomikoko ordezkariei
- Hezkuntza eta kultur arloko profesionalei
- Hizkuntza-komunitate osoari
Helburua da ahots guztien konfluentzia erraztea eta ikuspegi partekatu bat eraikitzea.
Lanildoak
III Euskal Mundu Biltzarraren edukia lau ardatz estrategikotan antolatuta dago, euskararen eta hizkuntza gutxituen etorkizuna ikuspegi integral batetik lantzeko:
- Euskara eta hizkuntza gutxituak lidergo instituzionalerako eta proiekzio globalerako
- Euskara eta hizkuntza gutxituak kohesio eta ongizate sozialerako (lana + migrazioa)
- Euskara eta hizkuntza gutxituak eta sorkuntza, komunitate zentzua pizteko giltza (Entzute prozesua + sorkuntza)
- Euskara eta hizkuntza gutxituak ere etorkizuneko teknologia eta berrikuntzan
