Este apartado solo está disponible en euskera Ver

UEU-ko Udako Ikastaroak 2008 – Euskararen legeak: esperientzia praktikoak eta aukerak

 

2008an ere, urtero bezala, Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako ikastaroen artean Soziolinguistikaren ingurukoa antolatzeaz arduratu zen Soziolinguistika Klusterra. Ikastaroa Baionan burutu zen uztailaren 15 eta 16an eta aukeratutako gaia eta ikastaroaren izenburua honakoa izan zen: Euskararen legeak: esperientzia praktikoak eta aukerak.

 

EAEko Euskararen Legearen 25. urteurrenean gaudela eta hizkuntzaren inguruko lege eta dekretuen sorrera eta aplikazio berriak gizartean ematen ari diren zeresanak erakarrita, interesgarri ikusi da hizkuntzaren erabilera arautzen duten legeriek euskararen normalkuntzaren aldeko lanean izan duten, duten eta izan dezaketen eraginaz jardutea. Xede horri begira, gaiaren inguruko euren ikuspegia emateko legeria eta euskarak sektore eta testuinguru administratibo ezberdinetan duten harremana gertutik ezagutzen duten adituek osatu dute ikastaroko irakasle taldea. Hauen ekarpenari esker, gaiaren funtsezko alderdiak jorratzen dituen egitaraua osatu genuen: